78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Gorpuen beila

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua; foru lege horrek arautu zituen ingurumenean eragina duten jarduerak).

Sustatzailea: GIZARRARAN SL.

Jarduera: gorpuen beila.

Poligonoa: 27.

Lurzatia: 96.

Herria: Zubiri (Esteribar).

Esteribarren, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2305512