78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza.

Jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Indarrean dauden xedapenak betez, espedientea eskuragarri dago Ogasuneko eta Katastroko Administrazio Unitatean.

Epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2305359