78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udal honek, 2023ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea Cortesko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ordenantzaren testu osoa kontsulta daiteke Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/a8713756-f185-4251-b123-bbd2474dce71/.

Cortesen, 2023ko apirilaren 12an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2305696