78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol jardueretan inskribatu eta parte hartzeko tarifak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol jardueretan inskribatu eta parte hartzeko tarifak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2305491