78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

6/2023 aurrekontu-aldaketa. Onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–6/2023 aurrekontu-aldaketa onestea. Haren bidez, kreditua gaituko da jarraian aipatzen diren dirulaguntzetatik datozen (Nafarroako Aurrekontu Orokorrak 2023ko ekitaldirako) diru-sarrerak baliatuta, eta kreditu hori erabiliko da 2023ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko partida hauek finantzatzeko:

DIRU-SARRERAK. DIRULAGUNTZAK

PARTIDA

IZENA

ZUZENKETAREN
ZENBATEKOA

(eurotan)

210001 21300 7609 261696 E

Transferentzia Barañaingo Udalari, LED argiak jartzeko

90000,00

210001 21300 7609 2616B9 E

Irisgarritasuna eta ekipamendua hobetzea Barañaingo "Entrevientos" erretiratuen klubean

60000,00

210001 21300 7609 2616H9 E

Hitzarmena Barañaingo Udalarekin: konpartsaren lokala eraberritzea

15000,00

GUZTIRA

165.000,00

GASTUEN PARTIDA

FUNTZIONALA

EKONOMIKOA

IZENA

ZUZENKETAREN
ZENBATEKOA

(eurotan)

15332

61900

Inbertsioak urbanizazioan

90000,00

33701

6200

Inbertsioak erretiratuen klubean

60000,00

92004

62200

Inbertsioak tokiko beste gastu batzuetan

15000,00

GUZTIRA

165.000,00

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Kontu-hartzailetza eta Hirigintza atalei.

Laugarrena.–Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da erabaki hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2305447