78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2023ko lan-egutegia

Aiegiko Udaleko alkateak, 2023ko apirilaren 3an, jarraian heldu den ebazpena eman zuen:

Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpenaren bidez.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Aiegiko Udalaren zerbitzuko langileek 2023an izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 1a: herriko jaieguna.

–Urriaren 12a: Hispanitatearen eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Aiegiko Udaleko administrazioko benetako lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Laugarrena.–Aiegiko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 7:35etik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Aiegiko Udalaren bulegoetan jendearendako ordutegia 9:30etik 14:30era izanen da, astelehenetik ostiralera.

Seigarrena.–Lanaldiaren banaketa hori ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi bereziren bat duten langileei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere.

Zazpigarrena.–Oporrak 2023. urtean hartu beharko dira nahitaez, eta 2023ko abenduaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, 2024ko urtarrilaren 31ra arte hartzen ahalko dira, gehienez.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariari igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara eta Langileria Alorrera ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Aiegiko Udalaren iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Aiegin, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2305477