78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2023rako

Arbizuko Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023rako aldatzea tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Iragarkia argitaratu zen 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17koan.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsirik gelditzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

ZERGA-TASAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK 2023RAKO

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioari eta landa-lurraren gaineko kontribuzioari dagokien zerga arautzen da 2021eko azaroaren 25ean, osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen ordenantzaren arabera.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,40.

–Auzolanak: urtean lau, familia bakoitzeko; eta hutsegite bakoitzeko, 25,00 euro.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean azaltzen diren aplikatu beharreko portzentajeak eta karga-tasa gutxienekoak.

–Fotokopiagailua, faxa, konpultsak eta Udalaren makinak erabiltzeko tasak:

  • A4, alde bakarretik: 0,10 euro zuri-beltzekoa eta 0,30 koloretakoa.
  • A4, bi aldeetatik: 0,15 euro zuri-beltzekoa eta 0,50 koloretakoa.
  • A4, alde bakarretik: 0,30 euro zuri-beltzekoa eta 0,60 koloretakoa.
  • A3, alde bakarretik, planoak: 0,50 euro zuri-beltzekoa eta euro 1 koloretakoa.

–Faxa: lehenengo orria 1,20 euro eta hurrengoak 0,60 euro.

–Konpultsak: 0,50 euro.

–Traktorea erabiltzea: 30 euro orduko.

–Epaitzak: 35 euro.

–Proiektorea: 50 euro eguneko eta 150 euroko fidantza.

–Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak:

1.1. Merkatu txikiak:

–5 euro eguneko.

–Jaietako postuak: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, 3 euro eguneko.

–Denboraldia: 180 euro.

1.2. Kalez kaleko salmenta:

–Ibilgailuan edo postu finkoan, 5,00 euro eguneko. Adjudikazioa enkante bidez egiten bada, zenbateko hori hasierako prezioa izanen da.

–Aipatu prezio publikoez gain, 150 euroko fidantza ordaintzeko eskatzen ahal da.

1.3. Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak aparkatzea, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak ez baitu berez esan nahi baimena dutenik:

–Egun edo zatiki bakoitza: 1,50 euro.

1.4. Garabiak paratzea jabari publikoko lurretan:

–1-5 hilabete, 150 euro.

–6.etik aurrera, 30 euro hilabeteko.

1.5. Lurpearen aprobetxamendu bereziak.

Eremu publikoan terraza eta mahaitxoak jartzeko tasa:

–Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, baimendutako metro koadro edo zatiki bakoitzeko, urtean: 8 euro. Ordainketa urtean behin eginen da.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezioak, BEZa barne:

a) Pilotalekua eta igerileku estalia

–Hasierako sarrera (matrikula):

  • Haurrak, bi gurasoak abonatuak izanda: 0 euro.
  • Haurrak, gurasoetako bat abonatua izanda: 17 euro. Haurrak (4-13 urte): 30 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 40 euro.
  • Helduak (18-64 urte): 78 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 23 euro.

–Hileko tasak eta abonatuak:

  • Haurrak, bi gurasoak abonatuak izanda: 0 euro.
  • Haurrak, gurasoetako bat abonatua izanda: 8,80 euro.
  • Haurrak (4-13 urte): 13,85 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 16,50 euro.
  • Helduak (18-64 urte): 24,50 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 15,50 euro.

–15 eguneko abonuak:

  • Haurrak (4-13 urte): 32 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 40 euro.
  • Helduak (18-64 urte): 62 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 32 euro.

–Eguneko sarrera:

  • Haurrak (4-13 urte): 4 euro.
  • Gazteak (14-17 urte): 5 euro.
  • Helduak (18-64 urte): 7 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 4,5 euro.
  • Pilotalekua bakarrik: 4 euro.
  • Dutxatzea: 3,00 euro.
  • Atzera itzulitako bankuko ordainagiriak: 0,5 euro.
  • Txartel berria eskatzea: 3,5 euro.

–Gainerako tasa, prezio publiko eta zergak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Erabaki hauek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Aldaketaren onespen erabakiaren aurka, jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, honako arau hauekin bat: urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. eta 112.3 artikuluak (lege horrek jorratzen du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluak (lege horrek jorratzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Halaber, jar daiteke aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arbizun, 2023ko martxoaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2305363