78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1146/2023 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 8an emandako 695/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko berrogeita hamahiru lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1546/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 2203/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 1588/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, irailaren 5eko 2284/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Izendapen proposamena 2022ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14koan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 3036/2022 Ebazpenaren bidez aipatu proposamenean sartutako izangaiak izendatu ziren.

Ezarritako epean eskaera eginda, igoera txandako izangai Sergio Sáinz Ibáñez jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaren jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanean ari baitzen langile finko gisa. Bestalde, Unai Sueskun Muzas jaunak, txanda irekiko izangaiak, ez du lanpostuaren jabetza hartu horretarako ezarritako epean.

Deialdiaren 10.3 oinarriak ezartzen duenez, aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Era berean, deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Azaldutakoaren arabera, eta igoera txandan gainditu duen izangai gehiagorik ez dagoenez, bidezkoa da probak gainditu dituzten txanda irekiko izangaien zerrendan hurrengo agertzen direnekin betetzea lanpostu hutsak, eta, horretan oinarrituta, 2023ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14koan, Raúl Arrondo Villanueva jaunaren eta Roberto Valbuena Ibáñez jaunaren aldeko izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, haiek baitira probak gainditu dituzten txanda irekiko izangaien zerrendan hurrengo daudenak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiek betebeharrak betetzen dituztela ikusirik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Raúl Arrondo Villanueva eta Roberto Valbuena Ibáñez, txanda irekiko izangaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izangaiek beren zentroari edo atxikipen esparruari dagokion langileen unitatean jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Adieraztea Roberto Valbuena Ibáñez jaunak euskarazko B2 jakite-maila duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ARRONDO VILLANUEVA, RAUL

Irekia

0038971

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

SAN ADRIAN-EGA BHI

FUNTZIONARIOA

IBILTARIA

X

B

VALBUENA IBAÑEZ, ROBERTO

Irekia

0038977

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

IRUÑA-ITURRAMA BHI

FUNTZIONARIOA

IBILTARIA

X

Euskara, B2

B

Iragarkiaren kodea: F2305426