78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2023ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eraikingintza-ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abaigarren, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2305306