78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2023rako zerga-tasak

Abaigarko Udalak, 2023ko martxoaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat:

Udalak, osoko bilkuran, honako hau erabaki du aho batez:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023rako karga-tasak. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa ordainarazteko, karga-tasa hau ezartzea: %0,19.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako, karga-tasa hau ezartzea: %4,50.

–Ekonomia-jardueren gaineko zergarako, indize hau ezartzea: 1,24.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, karga-tasa hau ezartzea: %10,30.

Onestea zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefiziente hauek, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,28

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,06

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,07

13 urte

0,08

12 urte

0,14

11 urte

0,21

10 urte

0,27

9 urte

0,42

8 urte

0,47

7 urte

0,40

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,19

3 urte

0,22

2 urte

0,19

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuta, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Abaigarren, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2305300