78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

75E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita argitara eman dadila Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak eta Osasun Departamentuak 2023ko martxoaren 29an hartutako Erabakia, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea batera baimentzeari buruzkoa; kudeaketa-esleipenaren helburua da Nafarroako toki erakundeetan zahartze aktibo eta osasungarrirako ekipamendua sustatzea hirigintzako ekintza berritzaileetan inbertsioak eginez 2023an.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoarekin bat, Osasuneko kontseilariak eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak, 2023ko martxoaren 29ko Erabakiaren bidez, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusirako kudeaketa-esleipen bat izenpetu dute batera, Nafarroako toki erakundeetan zahartze aktibo eta osasungarrirako ekipamendua sustatzeko, hirigintzako ekintza berritzaileetan inbertsioak eginez 2023an.

Aipatu martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipenaren baimena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea foru agindu hau eta Osasun Departamentuak eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak hartutako erabakia, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea batera baimentzeari buruzkoa; kudeaketa-esleipenaren helburua da Nafarroako toki erakundeetan zahartze aktibo eta osasungarrirako ekipamendua sustatzea, hirigintzako ekintza berritzaileetan inbertsioak eginez 2023an. Kudeaketa-esleipenaren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, Osasun Departamentuko eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 31n.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUAK ETA OSASUN DEPARTAMENTUAK 2023KO MARTXOAREN 29AN HARTUTAKO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZUZENDARITZA NAGUSIARI KUDEAKETA-ESLEIPEN BAT EGITEA BATERA BAIMENTZEN BAITA; KUDEAKETA-ESLEIPENAREN HELBURUA DA NAFARROAKO TOKI ERAKUNDEETAN ZAHARTZE AKTIBO ETA OSASUNGARRIRAKO EKIPAMENDUA SUSTATZEA HIRIGINTZAKO EKINTZA BERRITZAILEETAN INBERTSIOAK EGINEZ 2023AN

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.

Batetik, José María Aierdi Fernández de Barrena jaunak, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak, eta,

bestetik, Santos Induráin Orduna andreak, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa.

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren mendeko organo bat da (departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren arabera).

Era berean, foru dekretu horren bigarren xedapen gehigarrian aipatzen denez, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren eskumenen artean daude indarreko araudiak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko kontseilariari arlo hauetan esleitutako eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: dirulaguntzak, kontratazioa, enkarguak, ondare-erantzukizuna eta zehapen espedienteena, gastuak baimendu eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharren onarpena ere barne.

Bestalde, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren 8.v) artikuluak Osasuneko Zuzendaritza Nagusiari eskumena esleitzen dio prestakuntzaren eta ikerketaren arloko eta, oro har, osasunarekin lotutako gaien arloko laguntzak eta dirulaguntzak deitzeko, emateko eta kudeatzeko. Era berean, urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 22.j) artikuluak (foru dekretu horren bidez aldatu baitzen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena) esleitzen dio osasuna sustatzeko arloan eta osasun-hezkuntzaren arloan ezartzen diren planak eta programak planifikatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko eskumena ere, barrenean sartuta osasuneko informazio-, komunikazio- eta gizarte-ekintzako estrategiak, eta neurri teknikoak, politikoak eta ekonomikoak, bai eta bere eskumenekoak diren dirulaguntzen kudeaketa ere.

Bigarrena.

2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, honako partida hauek daude:

–Osasun Departamentua:

  • 520001-51200-7609-313900, "Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren ekipamendurako", 120.000 euroko kreditua duena.

–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua:

  • 310000 31100 4609 261700, "Toki erakundeentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko", 80.000 euroko zuzkidura duena.
  • 310000 31100 7609 261703, "Toki erakundeentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileetarako inbertsioak egiteko", 214.000 euroko zuzkidura duena.

Hirugarrena.

Nafarroako Gobernuak Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia (2017-2022) egin zuen, Departamentuen arteko Osasun Kontseiluak sustatua, helburu honekin: Nafarroako populazioaren zahartze prozesua ahal den gaitasun funtzional handienarekin eta bizi kalitate onenarekin garatu dadin sustatzea, ahalik eta den denbora luzeenean pertsona aktibo, autonomo eta independenteak izaten jarraitzeko.

Populazio osoari eta bereziki adinekoei ematen zaien arretaren baitan bizimodu osasungarriak sustatzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren 2022-2025 aldirako Osasun Publikoaren Planean jasotako programetako bat da, garatzen dena bai osasun eskolen bitartez bai zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko dirulaguntza lerroen bidez. Dirulaguntza lerro horietako bat gizarte entitateentzat da, eta beste bat toki erakundeentzat eta horiek ordezkatzen dituzten gizarte ekimeneko kooperatibentzat. Halaber, hirugarren lerro bat dago toki erakundeetan zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako, 120.000 euroko aurrekontua duena Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren 2023ko gastuen aurrekontuko "Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren ekipamendurako" izeneko 520001-51200-7609-313900 aurrekontu lerroan.

Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia (2017-2022) berriz aipatu behar da, 7. arlo estrategikoan honakoa jasotzen baitu: "Herri, hiri eta auzo irisgarri, aktibo eta seguruak", honelako hirigintza jarduketekin lotutako helburuak: lurralde-antolamenduan oreka sustatzea, eta, horretarako, hirietako eta landa-garapenerako politika egokiak egitea, adinekoek beren ohiko ingurunean jarraitu dezaten; adinekoentzat osasungarriak diren inguru garbiak eta osasungarriak sortzea; horretarako, hiri eta ingurune lagunkoi, inklusibo, seguru eta jasangarriak lortu behar dira, kanpoko espazioak hurbil egoteko moduan diseinatuta dituztenak, eta ariketa fisikoa nahiz aisiako jarduerak egiteko eta gizarteratzeko aukera ematen dutenak.

Estrategiaren Ekintza-planean 2. ardatz hau dago: "Ingurune lagunkoiak adinekoekiko eta eskualde-garapenerako aukerak". Helburuak: irisgarritasuna, segurtasuna eta erosotasuna, espazioetan nahiz zerbitzu publikoetan, "Hiri, herri eta auzo lagunkoiak" izeneko ekintza ildoarekin bat, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzak eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak prestatu duten "Adinarekin lagunkoiak diren hiri, herri eta auzoetarako gida" (2019) delakoaren ildoan, zahartzaroaren ikuspegia lurralde eta hirigintza ereduaren maila guztietan txertatzeko eta hiri-, landa- eta lurralde-planeamendua egiten eta adinekoen beharretara egokitutako hiriak eta komunitateak eraikitzen laguntzeko xedearekin.

Zahartze Aktiborako Estrategiaren esparruan, 2018-2019 aldian prestatu ziren "Partaidetzazko hiri diagnostikoak" Corellan, Burgin eta Lerinen; espazio publikoei buruzko gogoeta proiektuak ziren, adinekoen ikuspegitik, eta akuilu izan ziren beste zenbait herritan ere (Izaba, Lekunberri eta Erronkari, adibidez) egin zitezen, 2020an, 2021ean eta 2022an horretarako deitutako laguntzen bidez.

Laugarrena.

Bi departamentuen aurrekontuetan badira dirulaguntzak emateko partida batzuk, horien bidez ingurune osasungarriak sustatzeko, Zahartze Aktiborako Estrategiarekin bat eta hiri osasungarriak planifikatzeko gidaren esparruan; hortaz, bidezkoa da, eraginkortasunaren izenean, organo administratibo bakarra arduratzea dirulaguntza horien deialdia onetsi eta tramitatzeaz, baita dirulaguntzak emateaz ere. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren iritziz, bere dirulaguntza lerroa sar daiteke hirigintzaren arloko ekintza berritzaileak egiteko jarduketa diruz lagungarrien artean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat.

Aipatutako 14. artikuluko 3. apartatuan ezartzen da ezen, kudeaketa-esleipena departamentu berekoa ez den administrazio organo bati edo beste departamentu baten menpeko erakunde publiko bati egiteko, bi departamentu horien titularrek batera emandako baimena beharko dela.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenbizikoa.–Baimentzea kudeaketa-esleipen bat egitea Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, toki erakundeei dirulaguntza bat emateko, horren bidez ingurune osasungarriak sustatzeko hirigintzako ekintza berritzaileak egin ditzaten, 2023ko azaroaren 16ra arte, Zahartze Aktiborako Estrategiarekin bat eta hiri osasungarriak planifikatzeko gidaren esparruan.

Bigarrena.–Esleipenak urtebeteko indarraldia izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, aldez aurretik behar diren tramiteak egin eta gero, aurrekontuko partida hauen kargura eginen da:

–Osasun Departamentua:

  • 2023ko gastuen aurrekontuko "Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren ekipamendurako" izeneko 520001-51200-7609-313900 partida, 120.000 euroko kreditua duena.

–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua:

  • 2023ko gastuen aurrekontuko "Toki erakundeentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko" izeneko 310000 31100 4609 261700 partida, 80.000 euroko zuzkidura duena.
  • 2023ko gastuen aurrekontuko "Toki erakundeentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileetarako inbertsioak egiteko" izeneko 310000 31100 7609 261703 partida, 214.000 euroko zuzkidura duena.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, Osasun Departamentuko eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eta erabaki honen edukiarekin ados daudela erakusteko, bi aldeek sinatu dute, bi aletan, goian adierazitako lekuan eta egunean.

Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2305474