77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Onartzea edateko uraren hornidura eta saneamenduko eskumenak, Ultzamako eta Anueko udalek eskuordetuak, Ilarregiko eta Esaingo mugarteei dagokienez

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2023ko martxoaren 28an egin bilkuran, kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

Gaia: onartzea edateko uraren hornidura eta saneamenduko eskumenak, Ultzamako eta Anueko udalek eskuordetuak, Ilarregiko eta Esaingo mugarteei dagokienez, eta zerbitzua abian jartzea.

Lehena.–Onartzea edateko uraren hornidura eta saneamenduko eskumenak, Ilarregiko eta Esaingo mugarteei dagozkienak, Ultzamako eta Anueko udalek Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eskuordetuak, honako baldintza hauei jarraikiz:

–Eskuordetzea modu iraunkorrean eginen da, eta 2023ko maiatzaren 1a izanen da haren ondorioetarako data.

–Eskuordetzaren edukia, norainokoa eta baldintzak dira Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak; estatutuok onetsi ziren 2011ko otsailaren 9an, eta argitaratu ziren 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an.

–Horretarako, udal eskuordetzaileek zerbitzu horiek emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkiote Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari, hori guztia bat etorrita aipatu estatutuekin eta Mankomunitate horretako organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

Bigarrena.–Horretarako, erabaki da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak bere gain hartzea orain arte Ultzamako eta Anueko udalen esku zeuden eskubide eta betebehar guztiak, Ilarregiko eta Esaingo mugarteetako edateko uraren hornidura eta saneamenduaren gaineko eskumen eta zerbitzu publikoei dagokienez.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Ultzamako eta Anueko udalei, Ilarregiko eta Esaingo kontzejuei, Nafarroako Gobernuaren Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari eta NILSA enpresa publikoari.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Erripan (Odieta), 2023ko martxoaren 28an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2305308