77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Erregerenako Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko martxoaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Erregerenako Mankomunitatearen 2023ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Eugiko kontzeju-etxean eta Baztango udaletxean egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eugin, 2023ko martxoaren 28an.–Mankomunitateko burua, Unai Seminario Gurbindo.

Iragarkiaren kodea: L2305104