77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi zen 2023ko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori argitaratu zen 2023ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Interesdunen eskura dago aurrekontua exekutatzeko oinarri aldatuen testu osoa, Cadreitako, Valtierrako, Arguedasko, Milagroko eta Alesbesko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://serviciosocialescadreita.sedelectronica.es/board/

Cadreitan, 2023ko martxoaren 28an.–Mankomunitateko burua, Luis Manuel Azqueta Corrales.

Iragarkiaren kodea: L2305099