77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Tokiko Gobernu Batzarraren osaeraren aldaketa

Zizur Nagusiko alkateak 297/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko martxoaren 30ean. Hona hemen ebazpenaren testua:

Gainera, lege beraren 23. artikuluak hauxe dio: "Alkateak eta legean ezarritako zinegotzi-kopuruaren herena baino gehiagokoa ez den zinegotzi-kopuru jakin batek osatzen dute tokiko gobernu-batzarra. Alkateak izendatzen eta kentzen ditu askatasunez, eta osoko bilkurari ematen dio horren berri".

Horrenbestez, erabiliz Alkatetza honi ematen zaizkion ahalmenak, honako hauen bidez eman ere: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikulua eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikulua eta harekin bat datozenak,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Karlos Terés Sueskun, Zizur Nagusiko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kidea.

2. Elena Petri Navarlaz izendatzea Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarreko kide.

3. Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, honako honetan aurreikusitakoak: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege testu beraren 52.4. artikuluarekin loturik.

4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, honako honetan aurreikusitakoak: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege testu beraren 52.4. artikuluarekin loturik. Erabakiak izenpetu eta biharamunean izanen du indarra.

5. Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, egiten den lehenbiziko osoko bilkuran, edukiaren berri izan dezan. Hori dena, bete beharrez Toki Erakundeen, Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoa.

Zizur Nagusian, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2305413