77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Beste jendaurreko aldi bat, 2023ko plantilla organikoarena, aurkeztutako alegazioak baietsi direlako

Orkoiengo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, urtarrilaren 16an.

Jendaurreko epea iraganik, alegazioak aurkeztu dira, eta baietsi egin dira, Orkoiengo Udalak 2023ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran.

Plantilla organiko ia osoari eragiten dion funtsezko aldaketa denez, espedientea berriz ere jendaurrean jarri da.

Onetsitako plantilla udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orkoienen, 2023ko martxoaren 28an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2305058