77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2023ko lan-egutegia

2023ko martxoaren 31ko Ebazpena, Olaztiko Udaleko ordezko alkateak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023ko lan-egutegia, Olaztiko Udalaren zerbitzuko langileentzat, eta, era berean, deklaratzen baitira 2023an epeak kontatzeko baliogabeak izanen diren egunak.

Ikusirik Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emandako 323/2022 Ebazpena (argitaratu zen 2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an), zeinaren bidez ezarri baitzen 2023ko egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruko jaiegunetarako (ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak), eta ikusirik, orobat, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 789/2022 Ebazpena, zeinaren bidez zehaztu baitziren 2023ko herrietako jaiegunak (ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak).

Ikusita, orobat, abenduaren 22ko 112/2022 Foru Dekretua, zeinak ezartzen baititu epeak zenbatzeko 2023an baliogabeak izanen diren egunak, Nafarroako Foru Komunitatean.

Kontuan harturik Olaztiko Udaleko langileen ordezkariekin izandako aldez aurreko negoziazioa, bete beharrez 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83. artikulua.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen didan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), artikulu hartara igorrita 6/1990 Foru Legearen 8. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluari,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Olaztiko Udalaren zerbitzuko langileen 2023ko jaiegunen egutegia. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2023rako:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Uztailaren 26: herriko festak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren biharamuneko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2023ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere. Orobat, itxita egonen dira uztailaren 24an eta irailaren 29an.

Bulegoetan, jendearendako ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Udaleko langileendako, lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 25 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 25 minutuak, malgutasunez, 7:35etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:25ak arte.

Langile tekniko-administratibo bakoitzak gehienez 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izaten ahalko du eguneroko lanaldiarekiko.

–Ordutegi malgua duten unitate eta alorretan, ordutegiaren zati finkoa 09:00etatik 14:00etara arte izanen da; gainerako denbora langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 07:00etatik 09:00ak bitarte eta 14:00etatik 16:30ak bitarte.

–Langile bakoitzak 17 orduko poltsa izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Agintzea erabaki hau argitarat dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taula ofizialean eta Olaztiko Udalaren egoitza elektronikoan. Erabakiaren berri emanen zaie Udaleko langileen ordezkariei eta Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Olaztin, 2023ko martxoaren 31n.–Ordezko alkatea, Unai Ruiz Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2305365