77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia ireki zen 2023ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an, argitaratutako iragarki baten bidez, eta aldi hori iragan da inork alegaziorik egin gabe; hala bada, 2022ko plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsi da, zeina hasiera batez onetsi baitzen 2022ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran. Hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hona hemen plantillan behin betiko onetsitako aldaketak:

1.–Bi lanposturen sarbidea aldatzen da, eta merezimendu-lehiaketa izanen da, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin bat (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Lanpostu hauek dira:

–Lanpostua: idazkaria. Sartzeko baldintza: 20/2021 Legean xedatutako merezimendu-lehiaketa.

–Lanpostua: gizarte eta kultura etxeko arduraduna. Sartzeko baldintza: 20/2021 Legean xedatutako merezimendu-lehiaketa.

2.–Langileen izenen zerrendan, lanpostu honen araubide juridikoa aldatzen da:

–Gizarte eta kultura etxeko arduraduna. Miguel Oliver Ruiz. Araubidea: aldi baterako lan-kontratuduna.

Ledean, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2305316