77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2023ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen.

ERABAKIA:

1.–Hasiera batez onestea 2023. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.

2.–Aurrekontu orokorra jendaurrean edukiko du Udalak, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko du Txulapaingo Udalak, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Markalainen (Txulapain), 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2305430