77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa. Erabakia argitaratu zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2023ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Itzan, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostu hau sartuta dago abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberako egonkortze prozesuan (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

–Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: eszedentzian. Lan-kontratudun finkoak. (S.A. 1).

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: lanpostu betea. Lan-kontratudun finkoak. (S.A. 2).

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lan-kontratudunak. Lanpostu hau sartuta dago abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberako egonkortze prozesuan (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). (S.A. 3).

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lan-kontratudunak. Lanpostu hau sartuta dago abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberako egonkortze prozesuan (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). (S.A. 4).

Izenen zerrenda

–Idazkari kontu-hartzailea: Miren Edurne Chasco Garralda. Administrazio-kontratuduna.

–Administrari-ofiziala: Arturo Hernández Armendáriz. Egoera: eszedentzian.

–Administrari laguntzailea: Nuria Osés Izu. Lan-kontratudun finkoa.

–Administrari laguntzailea: Edurne Ciriza Torremocha. Lan-kontratuduna.

–Administrari laguntzailea: Berta Ros Nausía. Lan-kontratuduna.

Iragarkiaren kodea: L2305068