77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, iraganik 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatu aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko urriaren 5ean hartu zen, eta 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 21ean.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluarekin, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 117.570,01 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 7.553 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 209.398,4 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 6.581 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 41.029,09 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 387.131,5 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsaria: 79.146,26 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 134.570 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 320 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 90.478,93 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 66.266,31 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 16.350 euro.

Gastuak, guztira: 387.131,5 euro.

Iturmendin, 2023ko martxoaren 29an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2305307