77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2023ko martxoaren 17an egindako bilkuran, aho batez:

–Hasiera batez onestea Goizuetako Udaleko 2023ko plantilla organikoa eta langilegoaren zerrenda.

Plantilla organiko hau jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1.990 Foru Legearen 271. artikulua eta 235. artikulua.

Goizuetan, 2023ko martxoaren 24an.–Alkateordea, Alaitz Eskudero Bergara.

Iragarkiaren kodea: L2305126