77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi hau iragartzen da, aurkez daitezen Gardeko udal-mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluei (Botere Judizialari buruzko Legea) eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluei (Bake Epaileei buruzko Erregelamendua).

Horretarako, 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek udal bulegoetan aurkez ditzaten bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak, baldin betetzen badituzte gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi duena hautatuko du, prozeduraren baldintza berberei loturik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garden, 2023ko martxoaren 28an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: ............................................................................................................, adinez nagusia; NAN zk.: ...............................................; helbidea: ..............................................................................................................................................................., posta kodea: ................................, telefonoa: .................................................., posta elektronikoa: ......................................................................., lanbidea: ........................................................ Gardeko bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdiari dagokionez,

Honako hau adierazten dut, nire erantzukizunpean:

–Espainiako nazionalitatea dudala.

–Betetzen ditudala karrera judizialean sartzeko legeak ezartzen dituen baldintzak, eta ez da beharrezkoa Zuzenbideko lizentziaduna izatea.

–Ez dudala arrazoirik bateraezintasuna edo ezgaitasuna izateko epailearen eginkizunak betetzeko, salbu eta jarduera profesionaletan edo merkataritzakoetan aritzea.

Garden, 2023ko ............................................................-aren ..................(e)(a)n.

Sinadura:

–Nortasun agiri nazionala eransten da.

Iragarkiaren kodea: L2305077