77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi bat iragartzen da, udalerriko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Aurreko guztia, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikulua.

Etaiun, 2023ko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Jenaro Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L2304961