77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Egoitza elektronikoa aldatzea

Alkateak ebazpen hau eman du:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1.–Arrazoi teknikoak direla eta, Cabanillasko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea. Egungoaren ordez (https://cabanillas.clmtec.es), honako hau gaituko da: http://cabanillas.tecsoluciones.es.

2.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Cabanillasen, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2305321