77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2023ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan aldaketa egitea, 6., 11., 20. eta 29 bis oinarrietan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan; zehazki, 6., 11., 20. eta 29 bis oinarrietan.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Barañainen, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2305402