77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin, iraganik 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatu aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia, 2022ko abenduaren 18koa, argitaratu zen 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 116.900 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 16.500 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.630 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 174.035,40 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 22.840 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 176.457,47 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 511.362,87 euro.

GASTUAK

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 105.146 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 111.318,04 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 71.203,96 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 224.561,82 euro.

Gastuak, guztira: 511.229,82 euro.

Bakaikun, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2305434