77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZUKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aritzuko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko martxoaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko aldi horretan inork erreklamaziorik egiten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Aritzun, 2023ko martxoaren 27an.–Kontzejuko burua, Ana Mariñelarena Urdaniz.

Iragarkiaren kodea: L2305052