77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumenak

Altsasuko alkateak, martxoaren 24an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Alkatetzaren 598/2023 Ebazpena, martxoaren 24koa, zeinaren bidez alkateak bereganatzen duen Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, obra-kontratu hau gauzatzeko epea luzatzeko: "Estalki bat (pergola) egitea Altsasuko erdigunean eta merkataritza gunean".

Alkatetzaren uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an), Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion arlo honetako eskudantziak: mota guztietako kontratazioak eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; horien artean urte anitzekoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

2023ko martxoaren 20an, Altsasuko erdigunean eta merkataritza gunean estalki bat (pergola) egiteko obraren enpresa adjudikaziodunak eskaera bat aurkeztu zuen obrak amaitzeko epea luzatzeko. Ezarritako amaitzeko data 2023ko martxoaren 25a zen.

Epea luzatu behar baita hasierako epea amaitu baino lehen, komeni da Alkatetzak eskuordetutako eskumena berriz bereganatzea, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa). Izan ere, beharrezkoa da obrak lehenbailehen lizitatzea.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, Altsasuko erdigunean eta merkataritza gunean estalki bat (pergola) egiteko obra kontratua gauzatzeko epea luzatzeko.

2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.

3. Osoko Bilkurari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Altsasun, 2023ko martxoaren 24an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2304958