77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 23-00018 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Jaso dugu María Luz Sanzek, "Cermi Navarra, Comíte de Entidades Representates de Personas con Discapacidad de Navarra" delakoaren izenean eta haren ordezkari gisa, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri duen 23-00018 errekurtsoa Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen buruak 2022ko azaroaren 23an emandako 38/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horretan, hain zuzen, deialdi hau onetsi zuen: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Interesdun diren pertsonak edo erakundeak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kaleko 10ean), hamar egun balioduneko epean, jakinarazpen hau egiten denetik aurrera. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (erregelamenduak aipatutako foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak artikulu horri emandako idazketaren arabera.

Azkoienen, 2023ko martxoaren 29an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2305100