77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 23-00009 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Iragarki honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko 23-00009 errekurtsoa jarri duela Nafarroako CERMIk (Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien erakundeen batzordea), Mairagako Mankomunitateko buruaren 2022ko azaroaren 22ko ebazpen baten kontra, honekin loturik: deialdi baten onespena, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Orobat, epatzen dira behar diren pertsona eta erakunde guztiak, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen badira errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Mairagako Mankomunitateko Idazkaritzan.

Tafallan, 2023ko martxoaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2305472