77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Gora jotzeko 23-00065 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Jaso da gora jotzeko 22-02468 errekurtsoa, José Luis Beaumont Aristuk, Iván Sánchez Mayayoren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritakoa Alkatetzaren 2022ko abenduaren 9ko 2022-1088 Ebazpenaren aurka. Geroago errekurtsoa zabaldu egin zen Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 10eko 2023-0014 Ebazpenaren aurka. Ebazpena honi buruzkoa da: Martzillako Udaleko koordinatzaile eginkizunak dituen obra eta zerbitzuetako peoiaren lanpostu bat izaera finkoarekin eta administrazio-araubidean kontratatzeko deialdian oinarritutako izendapena eta alegazioak ebazteari buruzkoa.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian), interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean.

Martzillan, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2305466