77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2023ko martxoaren 24an hartua, zeinaren bidez onesten baita Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen araubidea.

Gobernu Kontseiluak oinarrizko helburu hauek ezarri ditu Nafarroako Gazteriaren Institutuaren (NGI) instalazioen erabilera arautzeko:

1. Instalazio horien helburu nagusia da errentagarritasun soziala lortzea, eta, horretarako, ezinbestekoa da orain baino gehiago erabiltzea.

2. Nafarroako Gazteriaren Institutuaren menpeko instalazioek eta espazioek gazteentzako jarduerei lehentasuna eman diezaietela ahalbidetzea.

3. Gazteen prestakuntza integrala erraztea nazioarteko, estatuko, autonomia erkidegoko eta tokiko erakunde guztiek bizikidetzarako eta tolerantziarako esparruaren barnean sustatzen dituzten programa, jarduera eta ekintzen bidez.

4. Edozein pertsonak edo taldek aukera izatea aterpe eta aterpetxeen erabilera eskatzeko, erreserbatuta ez dauden ordu eta egunetarako.

5. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak sustatzen dituen jarduerak garatzen laguntzea eta horiei babesa ematea.

Helburu horiek lortzen laguntzeko:

Lehenenbizi.–Prezioen, deskontuen eta arau orokorren honako araubide hau ezartzen da Belbieretxea gazte-aterpea (Doneztebe) erabiltzeko, zeina Nafarroako Gazteriaren Institutuak kudeatzen baitu:

a) Taldeko prezioak, igarotako gau bakoitzeko:

Astelehenetik ostiralera

145,40 euro/gaua

Larunbat, igande edo jaieguna

255,91 euro/gaua

Asteburua (larunbata eta igandea)

488,55 euro

b) Deskontuak.

Taldeko kide guztiek gazte txartela badute, prezio horien gainean %10eko deskontua aplikatuko da.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak ahalmena ematen ahalko dio zuzendari kudeatzaileari, ebazpen bidez, deskontuak aplika diezazkien Nafarroako gazte elkarteei, betiere instalazioan egiten den jarduera elkartearen helburuekin lotuta badago eta elkarteak zentroa sustatzeko eta haren publizitatea egiteko konpromisoa hartzen badu.

Aplikatzen ahal den deskontua %75ekoa izanen da urtean lehenengoz erabiltzen denean; %50ekoa, bigarrenez, eta %25ekoa hirugarrenez.

Ostatu hartzearen eta aretoak erabiltzearen prezioaren gainean aplikatuko da deskontua, sekula ez mantenuarenaren gainean. Gehienez ere, ostatu hartutako bi gautan aplikatuko da deskontua.

Bi gau baino gehiagotan ostatu hartuz gero, deskontua gaurik garestienei aplikatuko zaie.

Deskontu horiek 20 eguneko aurrerapenarekin eskatu behar dira, gutxienez ere.

Gazte elkarte ez diren erakundeei ere aplikatzen ahalko zaizkie goian deskribatutako deskontuak, baldin eta han dauden bitartean NGIren helburuekin lotura estua duen jardueraren bat gauzatzen badute. Gazte elkarteei ezarritako baldintza berberak bete beharko dituzte.

Deskontu horiek ezartzeko, gutxieneko okupazioa 15 pertsonakoa izanen da.

c) Salbuespenak.

NGIk antolatutako edo sustatutako jarduerak ostatu gastuak ordaintzetik salbuetsita egonen dira.

d) Tokiaren erreserba.

Aterpean ostatu hartu nahi duen edozein pertsonak edo taldek zenbateko osoaren %25eko gordailua egin beharko du, eta kopuru hori erreserba formalizatzeko konturako dirutzat hartuko da, baita fidantzatzat ere, erreserba horren izenean ostatu hartzen duten pertsonek instalazioetan eragin litzaketen kalteei erantzuteko.

Erreserba egiteko gordailua itzuliko da, oso-osorik, baldin eta erreserba ezeztatzen bada, gutxienez ere, sarrera-eguna baino 60 egun lehenago. Erreserba ezeztatzen baldin bada sarrera-eguna baino 30 egun lehenago, erreserba egiteko gordailuaren ehuneko 50 itzuliko da. Erreserba ezeztatzen baldin bada sarrera-egunerako 30 egun edo gutxiago falta direnean, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Bigarrena.–Gehieneko prezioen araubide hau ezartzen da Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zentro eta instalazioak erabiltzeko, haien kudeaketa enpresa adjudikaziodunen esku dagoen kasuetan. Prezio hauetan BEZa sartuta dago.

Nafarroako Gazteriaren Institutuari atxikitako zentro hauen kudeaketa integrala enpresa pribatuei adjudikatu zaie. Beraz, enpresa horiek zehaztuko dituzte instalazio horietan aplikatu beharreko prezioak. Hala ere, gehieneko prezio hauek onesten dira, enpresa horiek errespetatu beharko dituztenak:

"Baztan" gazteen aterpetxea (Lekaroz).

Ostatu hartzea:

BI LAGUNENTZAKO GELA

SEI LAGUNENTZAKO GELA

Ostatu hartzea eta gosaltzea

29,08 euro

23,85 euro

Mantenu erdia

35,48 euro

30,24 euro

Mantenu osoa

44,78 euro

39,55 euro

Okupatu gabeko ohea

6,98 euro

5,82 euro

Beste zerbitzu batzuk:

20 lagunentzako aretoa

13,96 euro

40 lagunentzako aretoa

17,45 euro

Apartamentua (gehigarria)

17,45 euro

Bazkaria edo afaria

9,31 euro

Getadarko gazteen aterpea.

Taldeko gehieneko prezioak, igarotako gau bakoitzeko:

–Astelehenetik ostiralera: 250,52 euro/gaua.

–Larunbat, igande edo jaieguna: 428,63 euro/gaua.

–Asteburua (larunbata eta igandea): 719,69 euro.

Hirugarrena.–Erabaki honetan jasotako prezio guztiak urtero eguneratuko dira Nafarroako KPIaren arabera.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta bertan ezarritako prezio publikoak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aplikatuko dira.

Iruñean, 2023ko martxoaren 24an.–Lehendakaria, Javier Remírez Apesteguía.–Idazkaria, Iñaki Chourraut Aguirre.

Iragarkiaren kodea: F2304942