77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

274E/2023 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita San Adriango Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bati buruz. Aldaketak 1. poligonoko 893. lurzatiari eragiten dio, eta Lucia Urra Murok sustatu du.

San Adriango Udalak 2022ko azaroaren 30ean onetsi zuen aldaketa hori, eta jendaurrean jartzeko epea ireki zen, iragarkia argitara emanez 2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da 1. poligonoko 893. lurzatiaren hirigintza-sailkapena egungo balioen errealitatera egokitzea. Horretarako, proposatzen da gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izatetik (nekazaritzako eta abeltzaintzako zona, erregimen berezia) nekazaritzako eta abeltzaintzako lurzorura pasatzea.

Lurzatia Juanmalo parajean dago, terrazaren ertzaren eta malkarraren arteko trantsizioko lursail mailakatu batean. Tradizioz, nekazaritza-erabilera izan du, nekazaritza-terraza tradizionaletan txertatuta, eta Azkoiengo gainak NA-653 errepidetik sartzen da bertara, landabideetatik. Egindako ingurumen analisitik abiatuta, kokapenari, inguruneari, orografiari eta elementu garrantzitsuen presentziari erreparatuta, ondorioztatzen da aldaketak ez duela ingurumen ukipenik eragiten, eta, bestalde, koherentea dela inguruko lurzatietan indarrean dagoen hirigintza-sailkapenarekin, horiekin ezaugarri berak partekatzen baititu.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. San Adriango Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile baten gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 1. poligonoko 893. lurzatiari eragiten dio, eta Lucia Urra Murok sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta San Adriango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muño Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2304933