77. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

99/2023 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia eta inskripziorako jarraibideak, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira ikasturte bakoitzeko prozedura zehaztuko duten jarraibideak eta haren garapeneko gainerako alderdiak, halaxe xedatu baita apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 3. apartatuan. Foru agindu horren bidez, onartze prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako onartze prozeduraren egutegia eta inskripziorako jarraibideak onestea, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko 2023-2024 ikasturtean, Nafarroan. Ebazpen honen 1. eta 2. eranskinetan daude jasota.

2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura; Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura; Lanbide Kualifikazio eta Lanbide Heziketako Proiektuen Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura; Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura; Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera; Eskolatze Bulegora; Orientazio Bulegora, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 23an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan 2023-2024 ikasturterako onartzeko prozeduran inskribatzeko jarraibideak. Ikasgelako modalitatea

Inskripzio eskaera.

1. Eskatzaile bakoitzak inskripzio eskaera bat aurkezten ahalko du erdi mailako zikloetarako onartze prozesurako (sartzeko bete beharrekoak betetzen baditu) eta/edo inskripzio eskaera bat goi mailako zikloetarako onartze prozesurako (sartzeko bete beharrekoak betetzen baditu).

2. Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan, eskatzaile bakoitzak inskripzio eskaera bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beteta, 6 aukera adierazita, gehienez ere, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetarako.

Goi mailako zikloetan onartzeko prozesuan, eskatzaile bakoitzak inskripzio eskaera bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beteta, 6 aukera adierazita, gehienez ere, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetarako.

3. Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan inskribatzeko eskaera aurkezten duen ikasleak Batxilergoko irakaskuntzetan inskribatzeko eskaera ere aurkezten ahalko du.

Kasu horretan, bi onartze prozesutan parte hartuko du, eta horietako bakoitza bere egutegiaren eta berariazko jarraibideen bitartez arautuko da.

4. Heziketa zikloetarako inskripzio eskaera honela egin daiteke:

a) Inskripzio telematikoa, Educa atariaren bitartez, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxera zuzendua.

b) Aurrez aurre, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean.

5. Inskripzio telematikoa.

a) Ikastetxeak laguntza eta sostengua emanen die bertan 2022-2023 ikasturtean matrikulaturik egon diren ikasleei, heziketa zikloetako inskripzio telematikoa garaiz eta behar bezala egin ahal dezaten.

b) Honako izapide-fitxa hauetan Educa atarirako esteka egonen da inskripzio telematikoa egiteko:

–‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan izena ematea’, honako helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea

–‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan izena ematea’, honako helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-goi-mailako-zikloetan-izena-ematea

c) Inskripzio eskaera telematikoa Educa atarian dauden jarraibideen arabera egin beharko da; inskripzio eskabideko datu batzuk Educa atarian bertan jarri behar dira, eta beste datu batzuk, berriz, inskripzioa eskatzeko erantsi beharreko inprimakian.

d) Inskripzioa eskatzeko inprimakia bat etorriko da Educa atarian ageri den eredu ofizialarekin, kasuan kasukoarekin, eskatzaileak zein onartze prozesu adierazi duen: erdi mailako zikloetan onartzeko prozesua edo goi mailako zikloetan onartzekoa.

e) Inskripzio eskaera modu telematikoan aurkeztu ondoren, Educa ataritik deskargatzen ahalko da aurkeztutako inskripzio eskaeraren frogagiria.

6. Aurrez aurreko inskripzioa.

a) Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean eginen da.

b) Inskripzio eskaeraren inprimakia honako izapide-fitxa hauetan jasotako eredu ofizialaren araberakoa izanen da:

–‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan izena ematea’, honako helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea

–‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan izena ematea’, honako helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-goi-mailako-zikloetan-izena-ematea

c) Inskripzio eskaera aurrez aurre aurkeztu ondoren, ikastetxeek fotokopia emanen diote eskatzaileari, zigilua eta sarrera data jarrita, eta inskripzio eskaera aurkeztu izanaren frogagiri gisa balioko du.

7. Erdi mailako zikloetako inskripzio eskaeretan Lanbide Heziketako nahiz Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako aukerak adierazten ahalko dira soil-soilik. Inskripzio eskaera horietan goi mailako zikloetako aukerak adierazten badira, eskaera jaso duen ikastetxeak ez ditu erregistratuko Educako inskripzioan.

Goi mailako zikloetako inskripzio eskaeretan Lanbide Heziketako nahiz Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako aukerak adierazten ahalko dira soil-soilik. Inskripzio eskaera horietan erdi mailako zikloetako aukerak adierazten badira, eskaera jaso duen ikastetxeak ez ditu erregistratuko Educako inskripzioan.

Bestalde, heziketa ziklo baten baliokide deklaratutako titulazioren bat gainditu bada, eskaeran ez da aukeratzen ahalko heziketa ziklo hori.

8. Inskripzio eskaeraren inprimakian lehentasunaren araberako hurrenkeran adieraziko dira aukerak; hala, 1. aukera lehentasun handienekoa izanen da eta 6. aukera lehentasun txikienekoa.

Adierazten den lehentasun hurrenkera garrantzitsua da onartze prozesuan ikaspostuak esleitzeko.

–Onartze prozesuko zerrendetan onartutako pertsonak ahalik eta lehentasun handieneko aukeran izanen dira onartuak zerrenda bakoitzean (kasuan kasuko onartze prozesuko onarpen irizpideak aplikaturik), halako moduan non aukera jakin batean onartutako pertsona ezin baita onartua izan lehentasun txikiagoko aukera batean.

–‘Aukera hobetzeko’ prozesua: norbait lehentasun txikiagoko aukera batean onartua izan bada, lortutako ikaspostuan matrikula egiterakoan ‘aukeraren hobekuntza’ hautatzen ahalko du. Horrek esan nahi du jarraituko duela parte hartzen onartze prozesuko hurrengo zerrendetan, halakorik bada, eta, beraz, ikaspostua lor lezakeela lehentasun handiagoko aukera batean. Ikaspostu bat lortuz gero ezin da hautatu lehentasun txikiagoa duen beste bat.

9. Aukera batek elementu hauek guztiak biltzen ditu:

–Lanbide Heziketako ikastetxea.

–Heziketa zikloa (duala) / heziketa zikloa (ez duala) / heziketa zikloa (elebiduna) / heziketa zikloa (elebidun duala).

–Ikasmaila: lehen ikasmaila edo bigarren ikasmaila.

–Ikasteko hizkuntza: gaztelania (G) / euskara (D) / gaztelania, elebiduna / euskara, elebiduna.

–Txanda: goizekoa / arratsaldekoa / goizekoa, arratsaldeko ordu batzuekin / arratsaldekoa, goizeko ordu batzuekin.

10. Aukera baten osagai guztiak hautatzeko erabil daitekeen informazio ofizial bakarra, lehen ikasmailako aukeren kasuan, 2023-2024 ikasturteko eskaintzari buruzko liburuxka ofizialek dakarten informazioa da. Liburuxka horiek Hezkuntza Departamentuaren web orri hauetan eta Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoko izapide-fitxa hauetan argitaratzen dira (inskripzio telematikoa egiten bada, informazio ofizial hori Educa atarian agertuko da):

a) Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloen eskaintzari buruzko informazio ofiziala:

–Hezkuntza Departamentuaren web orria:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional/inscripcion/grado-medio

–Izapide-fitxa: ‘Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan izena ematea’:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea

b) Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloen eskaintzari buruzko informazio ofiziala:

–Hezkuntza Departamentuaren web orria:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional/inscripcion/grado-superior

–Izapide-fitxa: ‘Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan izena ematea’:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-goi-mailako-zikloetan-izena-ematea

11. Inskripzio eskabidean sarrerako baldintza ere adierazi beharko da, eta, kasua bada, eskatutako irakaskuntzak eta mailak egiteko beste baldintza batzuk ere bai, baldin badaude.

Sarrerako baldintzak, betekizunak eta nota honako data hauetan frogatu beharko dira:

–Ebazpen honen 2. eranskinean adierazitako inskripzio epe arruntean, dagoeneko sarrerako baldintzak, betekizunak eta notak betetzen dituzten pertsonen kasuan.

–Ebazpen honen 2. eranskinean adierazitako datetan, beren ikasketak edo probak inskripzio epea igarotakoan amaitzen dituzten pertsonen kasuan.

12. Kasuan kasuko sarrerako baldintza adierazteko jarraibideak:

a) Adieraziko da zer motatako irakaskuntzetan egin nahi den inskripzioa:

–‘Lanbide Heziketa’, Lanbide Heziketako zikloetako aukerak bakarrik hautatu nahi badira.

–‘Arte Plastikoak eta Diseinua’, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukerak bakarrik hautatu nahi badira.

–‘Lanbide Heziketa’ eta ‘Arte Plastikoak eta Diseinua’, bai Lanbide Heziketako zikloak bai Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak hautatu nahi badira.

b) Sarrerako baldintza gisa adierazi behar da norberak daukan maila akademiko handieneko titulazioa, onartze prozesuan hari dagokion sarrera-taldean egoteko. Aurrekoa betetzen ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

Era berean, onartze prozesuan sarrera probaren bitartez parte hartzen dutenek sarrerako baldintza gisa adierazi behar dute maila akademiko handieneko ikasketak egiteko bidea ematen duen proba, onartze prozesuan hari dagokion sarrera-taldean egoteko. Aurrekoa betetzen ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

c) Inskripzio inprimaki berean ezin dira Lanbide Heziketako zikloak eskatu sarrerako baldintza desberdinak erabiliz, baldin eta heziketa maila bereko zikloak badira, erdi mailakoak edo goi mailakoak izan. Halaber, ezin dira Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak eskatu sarrerako baldintza desberdinak erabiliz, baldin eta heziketa maila bereko zikloak badira, erdi mailakoak edo goi mailakoak izan.

d) Erdi mailako zikloetako inskripzioa:

d.1) Sarrerako baldintza gisa eskatzen den maila apaleneko ikasketa titulua (DBHko gradudun titulua) baino maila akademiko handiagoko titulua duen pertsonak, edo hura 2022-2023 ikasturtean eskuratzea ahalbidetzen duen ikasmailan matrikulaturik dagoenak, inskribatzeko eskabidean aipatu egin beharko du sarrerako baldintza gisa, onartze prozesuaren barnean hari dagokion sarrera-taldean parte har dezan. Aurrekoa betetzen ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

d.2) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘DBHko gradudun titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean’:

–2022-2023 ikasturtean DBHko 4. ikasmaila egiten ari direnak.

–2022-2023 ikasturtean Oinarrizko LHko ziklo bateko 2. ikasmaila egiten ari direnak, DBHko tituludunen sarrera-taldean parte hartu nahi badute onartze prozesuan.

–2022-2023 ikasturtean helduentzako Bigarren Hezkuntzako 4. modulua egiten ari direnak edo gainditu dutenak.

–2022-2023 ikasturtean DBHko gradudun titulua lortzeko proba gainditzen dutenak.

–Atzerriko ikasketak DBHko gradudun tituluarekin homologatzeko agiria daukatenak, 2022ko irailaren 1etik aurrera lortuta, egun hori barne.

–Baldintzapeko inskripzioaren agiria daukatenak, behar bezala bete eta erregistratua, 2022ko irailaren 1etik aurrera lortua, egun hori barne.

d.3) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘DBHko gradudun titulua edo baliokidea 2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan DBHko 4. ikasmaila gainditu dutenak.

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Oinarrizko LHko ziklo bateko 2. ikasmaila gainditu dutenak, DBHko tituludunen sarrera-taldean parte hartu nahi badute onartze prozesuan.

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan helduentzako Bigarren Hezkuntzako 4. modulua gainditu dutenak.

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan DBHko gradudun titulua lortzeko proba gainditu dutenak.

–Atzerriko ikasketak DBHko gradudun tituluarekin homologatzeko agiria daukatenak, 2022ko abuztuaren 31 baino lehen lortuta, egun hori barne.

d.4) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘Oinarrizko LHko titulua 2022-2023 ikasturtean’:

–2022-2023 ikasturtean Oinarrizko LHko ziklo bateko 2. ikasmaila egiten ari direnak, Oinarrizko LHko tituludunen sarrera-taldean parte hartu nahi badute onartze prozesuan.

–Oinarrizko LHko zer ziklo egiten ari den adierazi beharko da.

d.5) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘Oinarrizko LHko titulua 2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Oinarrizko LHko ziklo bat gainditu dutenak, DBHko tituludunen sarrera-taldean parte hartu nahi badute onartze prozesuan.

–Oinarrizko LHko zer ziklo egin den adierazi beharko da.

d.6) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘Erdi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa’:

–Erdi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa 2022-2023 ikasturtean egiten ari direnak edo 2021-2022 ikasturtean gainditu dutenak.

d.7) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘Erdi mailako zikloetarako sarrera proba’:

–2022-2023 ikasturtean erdi mailako zikloetarako sarrera proba egiten dutenak. Edo proba hori 2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan gainditu dutenak.

–2022-2023 ikasturtean erdi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa egiten ari direnak edo 2021-2022 ikasturtean hura gainditu dutenak, soil-soilik Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan inskribatu nahi badute.

d.8) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘Goi mailako zikloetarako sarrera proba edo ikastaroa’:

–2022-2023 ikasturtean goi mailako zikloetarako sarrera proba egiten dutenak edo 2022-2023 ikasturtean goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa egiten ari direnak.

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan erdi mailako zikloetarako sarrera proba gainditu dutenak edo 2021-2022 ikasturtean goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa gainditu dutenak.

d.9) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba’:

–25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba 2022-2023 ikasturtean egiten dutenak edo lehenagoko ikasturteetan gainditu dutenak.

d.10) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘Batxiler titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean’:

–2022-2023 ikasturtean Batxilergoko 2. ikasmaila egiten ari direnak.

–2022-2023 ikasturtean helduentzako Batxilergoko 2. ikasmaila egiten ari direnak.

–Atzerriko ikasketak batxiler tituluarekin homologatzeko agiria daukatenak, 2022ko irailaren 1etik aurrera lortuta, egun hori barne.

–Baldintzapeko inskripzioaren agiria daukatenak, behar bezala bete eta erregistratua, 2022ko irailaren 1etik aurrera lortua, egun hori barne.

d.11) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘Batxiler titulua edo baliokidea 2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Batxilergoko 2. ikasmaila gainditu dutenak.

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Batxilergoko 2. ikasmaila gainditu dutenak. UBIa edo BBBko 3. ikasmaila gainditu dutenak.

–Atzerriko ikasketak batxiler tituluarekin homologatzeko agiria daukatenak, 2022ko abuztuaren 31 baino lehen lortuta, egun hori barne.

d.12) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘LHko teknikari titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean’:

–2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bateko azken ikasmaila egiten ari direnak.

d.13) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa adierazi beharko dute ‘LHko teknikari titulua edo baliokidea 2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bat gainditu dutenak.

d.14) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua 2022-2023 ikasturtean’:

–2022-2023 ikasturtean Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako ziklo bateko azken ikasmaila egiten ari direnak.

d.15) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua 2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako ziklo bat gainditu dutenak.

d.16) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Kirol Irakaskuntzetako kirol teknikariaren titulua 2022-2023 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2022-2023 ikasturtean Araubide Bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo bateko bigarren maila edo amaierako zikloa egiten ari direnak edo lehenagoko ikasturteetan gainditu dutenak.

d.17) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Goi mailako teknikari titulua 2022-2023 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2022-2023 ikasturtean LHko, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Araubide Bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo bateko azken ikasmaila egiten ari direnak edo lehenagoko ikasturteetan gainditu dutenak.

d.18) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Unibertsitateko gradudun titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–Unibertsitate gradu bateko edo ikasketa baliokideetako azken ikasmaila 2022-2023 ikasturtean egiten ari direnak edo lehenagoko ikasturteetan gainditu dutenak.

e) Goi mailako zikloetako inskripzioa:

e.1) Sarrerako baldintza gisa eskatzen den maila apaleneko ikasketa titulua (LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua, batxiler titulua) baino maila akademiko handiagoko titulua duen pertsonak, edo hura 2022-2023 ikasturtean eskuratzea ahalbidetzen duen ikasmailan matrikulaturik dagoenak, inskribatzeko eskabidean aipatu egin beharko du sarrerako baldintza gisa, onartze prozesuaren barnean hari dagokion sarrera-taldean parte har dezan. Aurrekoa betetzen ez bada, inskripzio eskaera ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

e.2) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean’:

–2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bateko azken ikasmaila egiten ari direnak.

e.3) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea gehi 2022-2023 ikasturtean gainditutako erdi mailako espezializazio ikastaroa’:

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan erdi mailako ziklo bat egin eta 2022-2023 ikasturtean erdi mailako espezializazio ikastaro bat gainditu dutenak.

e.4) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea 2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bat gainditu dutenak.

e.5) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean’:

–2022-2023 ikasturtean Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako ziklo bateko azken ikasmaila egiten ari direnak.

e.6) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo baliokidea 2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako ziklo bat gainditu dutenak.

e.7) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Batxiler titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean’:

–2022-2023 ikasturtean Batxilergoko 2. ikasmaila egiten ari direnak.

–2022-2023 ikasturtean helduentzako Batxilergoko 2. ikasmaila egiten ari direnak.

–Atzerriko ikasketak batxiler tituluarekin homologatzeko agiria daukatenak, 2022ko irailaren 1etik aurrera lortuta, egun hori barne.

–Baldintzapeko inskripzioaren agiria daukatenak, behar bezala bete eta erregistratua, 2022ko irailaren 1etik aurrera lortua, egun hori barne.

–Gainera, adierazi behar da Batxilergoaren zein modalitate eta modalitateko zein irakasgai egiten ari diren.

e.8) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Batxiler titulua edo baliokidea 2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Batxilergoko 2. ikasmaila gainditu dutenak.

–2021-2022 ikasturtean edo lehenagokoetan Batxilergoko 2. ikasmaila gainditu dutenak. UBIa edo BBBko 3. ikasmaila gainditu dutenak.

–Atzerriko ikasketak batxiler tituluarekin homologatzeko agiria daukatenak, 2022ko abuztuaren 31 baino lehen lortuta, egun hori barne.

–Gainera, adierazi behar da Batxilergoaren zein modalitate eta modalitateko zein irakasgai egin diren.

e.9) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Goi mailako zikloetarako sarrera proba edo ikastaroa’:

–2022-2023 ikasturtean goi mailako zikloetarako sarrera proba egiten dutenak edo lehenagoko ikasturteetan gainditu dutenak, edo 2022-2023 ikasturtean goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa egiten ari direnak edo 2021-2022 ikasturtean gainditu dutenak.

–Gainera, gainditutako sarrera probaren edo sarrera ikastaroaren modalitatea adierazi beharko da.

e.10) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba’:

–25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba 2022-2023 ikasturtean egiten dutenak edo lehenagoko ikasturteetan gainditu dutenak.

–Gainera, 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko gainditutako probaren aukera adierazi beharko da.

e.11) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Goi mailako teknikari titulua 2022-2023 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–2022-2023 ikasturtean LHko, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Araubide Bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo bateko azken ikasmaila egiten ari direnak edo lehenagoko ikasturteetan gainditu dutenak.

e.12) Pertsona hauek sarrerako baldintza gisa jarri beharko dute ‘Unibertsitateko gradudun titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean edo lehenagokoetan’:

–Unibertsitate gradu bateko edo ikasketa baliokideetako azken ikasmaila 2022-2023 ikasturtean egiten ari direnak edo lehenagoko ikasturteetan gainditu dutenak.

13. Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukerak eskatzen dituztenek gaitasun artistikoaren probari dagokion atala bete beharko dute.

a) Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan hiru aukera hauetako bat adierazi beharko da:

–‘Erdi mailako edo goi mailako gaitasun artistikoaren proba’, lehenagoko ikasturteetan erdi mailako edo goi mailako gaitasun artistikoaren proba gainditu bada.

–‘Egiteke’, 2022-2023 ikasturtean egitekoa bada erdi mailako edo goi mailako gaitasun artistikoaren proba; berariazko inskripzioa egin behar da proba hori egiteko, eta izapide-fitxa honetan dago informazioa:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

–‘Salbuetsia’, gaitasun artistikoaren proba egin beharretik salbuesteko baldintzaren bat betetzen bada. Baldintzak aurreko apartatuko izapide-fitxan azaltzen dira.

b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan hiru aukera hauetako bat adierazi beharko da:

–‘Goi mailako gaitasun artistikoaren proba’, lehenagoko ikasturteetan goi mailako gaitasun artistikoaren proba gainditu bada.

–‘Egiteke’, 2022-2023 ikasturtean egitekoa bada goi mailako gaitasun artistikoaren proba; berariazko inskripzioa egin behar da proba hori egiteko, eta izapide-fitxa honetan dago informazioa:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

–‘Salbuetsia’, gaitasun artistikoaren proba egin beharretik salbuesteko baldintzaren bat betetzen bada. Baldintzak aurreko apartatuko izapide-fitxan azaltzen dira.

14. Goi mailako ziklo elebidunetako aukerak adierazi badira, "Ingeleseko/Frantseseko B1 maila edo goragokoa egiaztatuta" atala adierazten ahalko da, frogatzen baldin bada apirilaren 10eko 30/2018 Foru Aginduaren eranskinean ageri diren titulazio edo ziurtagirietatik baten bat izatea. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

15. Erdi mailako edo goi mailako ziklo bateko 2. ikasmailako aukerak eskatzen dituztenek "2. ikasmailako inskripzioa" atala bete beharko dute, eta bi aukera hauetako bat adierazi:

–‘Lehen ikasmaila gaindituta’: zikloko lehen ikasmailako lanbide modulu guztiak gainditu badira.

–‘2. ikasmailara igotzeko moduan’: baldin eta, zikloko lehen ikasmailako lanbide modulu guztiak gainditu ez badira ere, ikasmailaz igotzeko betekizunak betetzen badira, martxoaren 5eko 21/2019 Aginduaren 20.5 artikuluan ezarriak (agindu horrek Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetarako onarpena arautzen du).

16. Lanbide Heziketako titulu bateko lanbide kualifikazio guztiak eta, kasua bada, gaitasun unitate guztiak egiaztatzen dituzten pertsonek erdi edo goi mailako heziketa zikloko bigarren ikasmailan inskribatzeko eskatzen ahalko dute, sarrerako baldintzak betetzen badituzte (erdi mailako zikloetakoak edo goi mailako zikloetakoak, kasuan kasukoak).

Inskripzioa eskatzeko inprimakian ‘2. ikasmailara igotzeko moduan’ aukera adierazi beharko dute. Beraz, lehentasunaren araberako zerrendan bigarren sarrera-taldean egonen dira, sarrera-nota daukan azken pertsonaren atzetik; 2023-2024 ikasturterako onartze prozesuetan berdinketak hausteko erabiltzen den zozketaren arabera ordenatuko dira.

17. Adierazi beharko da zer agiri erantsi zaizkion inskripzio eskabideari, eranskin honetako "Inskripzio eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa" apartatuko oinarrietan xedatutakoari jarraikiz.

18. Inskripzio eskabidean adierazten diren sarrerako baldintzak, behin inskripzio epea amaitutakoan, kasu hauetan soilik aldatzen ahalko dira:

a) 2022-2023 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua eskuratzeko ikasketak egiten ari diren ikasleak (DBHko 4. ikasmaila, HBHa, Oinarrizko LHko ziklo bateko 2. ikasmaila, DBH titulua eskuratzeko proba). Ikasle horiek ez badute eskuratzen DBHko gradudun titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa zikloetan sartzeko proba adierazi, sarrera-proba hori egin ahal izateko adinaren baldintza betetzen badute.

Kasu horretan, eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela DBHko gradudun titulua eskuratu 2022-2023 ikasturtean. Informazio hori ez bada ageri EDUCA sisteman, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2022-2023 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, frogatzen duena ez duela eskuratu DBHko gradudun titulua.

b) 2022-2023 ikasturtean oinarrizko lanbide titulu bat eskuratzeko ikasketak (Oinarrizko LHko ziklo bateko 2. ikasmaila) egiten ari diren ikasleak. Ikasle horiek erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute eta honako baldintza hau adierazi:

–‘DBHko gradudun titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean’, baldin eta aldez aurretik sarrerako baldintza gisa adierazi bada ‘Oinarrizko LHko titulua 2022-2023 ikasturtean’.

–‘Oinarrizko LHko titulua 2022-2023 ikasturtean’, baldin eta aldez aurretik sarrerako baldintza gisa adierazi bada ‘DBHko gradudun titulua edo baliokidea 2022-2023 ikasturtean’.

c) 2022-2023 ikasturtean Oinarrizko LHko ziklo bateko 2. ikasmaila egiten ari diren ikasleak. Ikasle horiek ez badute gainditzen Oinarrizko LHko zikloa, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa zikloetan sartzeko proba adierazi, sarrera proba egin ahal izateko adinaren baldintza betetzen badute.

Kasu horretan, eskaera jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela Oinarrizko LHko zikloa gainditu 2022-2023 ikasturtean. Informazio hori ez bada ageri EDUCA sisteman, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2022-2023 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, Oinarrizko LHko zikloa gainditu ez izana frogatzen duena.

d) 2022-2023 ikasturtean LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulu bat eskuratzeko ikasketak egiten ari diren ikasleak (erdi mailako ziklo bateko azken ikasmaila):

–LHko goi mailako zikloetan inskribatu badira: ikasle horiek ez badute eskuratzen LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua, LHko goi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa goi mailako zikloetan sartzeko proba adierazi, sarrera proba hori egin ahal izateko adinaren betekizuna betetzen badute.

–Erdi mailako zikloetan inskribatu badira: ikasle horiek ez badute eskuratzen teknikari titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta sartzeko beste baldintza bat adierazi.

Bi kasuetan, eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela teknikari titulua eskuratu 2022-2023 ikasturtean. Informazio hori ez bada ageri EDUCA sisteman, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2022-2023 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, frogatzen duena ez duela eskuratu teknikari titulua.

e) 2022-2023 ikasturtean batxiler titulua eskuratzeko ikasketak (Batxilergoko 2. ikasmaila) egiten ari diren ikasleak:

–Goi mailako zikloetan inskribatu badira: ikasle horiek ez badute eskuratzen batxiler titulua, goi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa goi mailako zikloetan sartzeko proba adierazi, sarrera proba hori egin ahal izateko adinaren betekizuna betetzen badute.

–Erdi mailako zikloetan inskribatu badira: ikasle horiek ez badute eskuratzen batxiler titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta sartzeko beste baldintza bat adierazi.

Bi kasuetan, eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela batxiler titulua eskuratu 2022-2023 ikasturtean. Informazio hori ez bada ageri EDUCA sisteman, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2022-2023 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, batxiler titulua eskuratu ez izana frogatzen duena.

f) Lehenago aipatutakoen antzeko beste kasu batzuetan, inskribatzeko inprimakian adierazitako sarrerako baldintza frogatzerik ez dagoenean baina sarrerako beste baldintza bat frogatzen ahal denean, sarrerako baldintza aldatzen ahalko da, Hezkuntza Departamentuak kasu bakoitzerako xedatutakoarekin bat.

19. Inskripzio eskaera aurkezteko epea ebazpen honen 2. eranskinean ezartzen den inskripzio epe arrunta da.

20. Eranskin honetako 18. oinarrian azaldutako kasuetan, sarrerako baldintzaren aldaketa ebazpen honen 2. eranskinean ezarritako epean eginen da, lehen aukerako ikastetxearen administrazio bulegoetan.

21. Inskripzio eskaerak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA sisteman sartuko dituzte eskaeren datu guztiak 2023ko maiatzaren 31 baino lehen.

Inskripzio eskaerak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendariek irakasleei eskatzen ahalko diete egin ditzatela antolaketa eta kudeaketa lan batzuk 2023-2024 ikasturteari dagokion inskripziorako eta onartze prozesurako.

22. Onartze prozesuan esleitu beharreko ikaspostu hutsak zehaztean aintzat hartuko dira Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak ematen dituen jarraibideak.

Inskripzio eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

23. Inskripzio eskabidearen ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, deusetan galarazi gabe atzerritarren eskubidea espainiarren baldintza berberetan sartzeko derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

24. Hona, erdi mailako zikloetan inskribatzeko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

A) Nahitaezko dokumentazioa.

a.1) Inskripzio inprimakia.

a.2) NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

a.3) Dokumentu hauetako bat:

–Sarrerako baldintza gisa erabiltzen den tituluaren ziurtagiri akademikoaren fotokopia, batez besteko nota agertzen duena (tituluari eransten zaiona norgehiagoka bidezko sarrera prozesuetarako). Horrela frogatuko dira sarrerako betekizun akademikoak eta sarrerako nota.

Dokumentazio hori aurkeztu beharko da baldin eta dakarren informazioa ez bada ageri eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman. Informazioa eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman badago, ofizioz sartuko da inskripzio eskaeraren erregistroan.

–Atzerriko tituluak eta ikasketak DBHko gradudun tituluarekin edo batxiler tituluarekin homologatzeko agiriaren fotokopia.

–"Baldintzapeko inskripzioaren agiria"ren fotokopia. Agiri horrek behar bezala beteta eta zigilua jarrita egon behar du.

–Erdi mailako zikloetarako sarrerako proba edo sarrerako ikastaroa edo goi mailako zikloetarako sarrerako proba edo sarrerako ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia. Ziurtagirian agertuko da proban edo ikastaroan lortutako nota. Horrela frogatuko da sarrerako probaren edo ikastaroaren bidezko sarrerako baldintza, bai eta sarrerako nota ere.

Dokumentazio hori aurkeztu beharko da baldin eta dakarren informazioa ez bada ageri eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman. Informazioa eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman badago, ofizioz sartuko da inskripzio eskaeraren erregistroan.

–25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proban GAI kalifikazioa lortu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, lortutako nota adierazita. Ziurtagirian ageri den nota erregistratuko da inskripzioan, bi dezimalekin, ehunen hurbilenera biribilduta, eta, zenbakia bi ehunenen erdian badago, gora.

Dokumentazio hori beti aurkeztu beharko da, ez dagoelako jasorik eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman.

a.4) Adierazitako aukeren artean Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloren bat baldin badago:

–Erdi mailako edo goi mailako gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia.

Dokumentazio hori beti aurkeztu beharko da, ez dagoelako jasorik eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman.

B) Aukerako dokumentazioa.

Hiru kasu hauengatik ikaspostuaren erreserba eskatu nahi bada:

–Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik: hori frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, honako apartatu honetako oinarrietan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik".

–Desgaitasunagatik: desgaitasun egoera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, honako apartatu honetako oinarrietan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik".

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik: hori frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, honako apartatu honetako oinarrietan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik".

25. Hona, goi mailako zikloetan inskribatzeko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

A) Nahitaezko dokumentazioa.

a.1) Inskripzio inprimakia.

a.2) NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

a.3) Dokumentu hauetako bat:

–Sarrerako baldintza gisa erabiltzen den tituluaren ziurtagiri akademikoaren fotokopia, batez besteko nota agertzen duena (tituluari eransten zaiona norgehiagoka bidezko sarrera prozesuetarako). Horrela frogatuko dira sarrerako betekizun akademikoak eta sarrerako nota.

Dokumentazio hori aurkeztu beharko da baldin eta dakarren informazioa ez bada ageri eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman. Informazioa eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman badago, ofizioz sartuko da inskripzio eskaeraren erregistroan.

–Atzerriko tituluak eta ikasketak batxiler tituluarekin homologatzeko agiriaren fotokopia.

–"Baldintzapeko inskripzioaren agiria"ren fotokopia. Agiri horrek behar bezala beteta eta zigilua jarrita egon behar du.

–Goi mailako zikloetarako sarrerako proba edo sarrerako ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia. Ziurtagirian agertuko da proban edo ikastaroan lortutako nota. Horrela frogatuko da sarrerako probaren edo ikastaroaren bidezko sarrerako baldintza, bai eta sarrerako nota ere.

Dokumentazio hori aurkeztu beharko da baldin eta dakarren informazioa ez bada ageri eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman. Informazioa eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman badago, ofizioz sartuko da inskripzio eskaeraren erregistroan.

–25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proban GAI kalifikazioa lortu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, lortutako nota adierazita. Ziurtagirian ageri den nota erregistratuko da inskripzioan, bi dezimalekin, ehunen hurbilenera biribilduta, eta, zenbakia bi ehunenen erdian badago, gora.

Dokumentazio hori beti aurkeztu beharko da, ez dagoelako jasorik eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman.

a.4) Adierazitako aukeren artean Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloren bat baldin badago:

–Goi mailako gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia.

Dokumentazio hori beti aurkeztu beharko da, ez dagoelako jasorik eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman.

B) Aukerako dokumentazioa.

b.1) Adierazitako aukeren artean LH elebiduneko goi mailako zikloren bat baldin badago:

–Atzerriko hizkuntzako B1 maila edo goragokoa frogatzen duen tituluaren edo ziurtagiriaren fotokopia, ingelesarena edo frantsesarena, LH elebiduneko goi mailako zein ziklotan inskribatzen den.

Dokumentazio hori beti aurkeztu beharko da, ez dagoelako jasorik eskola-kudeaketarako EDUCA sisteman.

b.2) Hiru kasu hauengatik ikaspostuaren erreserba eskatu nahi bada:

–Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik: hori frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, honako apartatu honetako oinarrietan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik".

–Desgaitasunagatik: desgaitasun egoera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, honako apartatu honetako oinarrietan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik".

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik: hori frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, honako apartatu honetako oinarrietan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik".

26. Nahitaezko dokumentazioa noiz aurkeztu:

–Ebazpen honen 2. eranskinean adierazitako inskripzio epe arruntean, dagoeneko sarrerako baldintzak, betekizunak eta notak betetzen dituzten pertsonen kasuan.

–Ebazpen honen 2. eranskinean adierazitako datetan, beren ikasketak edo probak inskripzio epea igarotakoan amaitzen dituzten pertsonen kasuan.

Dokumentazio hori adierazitako datetan aurkeztu ezean, pertsonak ez du parte hartuko kasuko onartze prozesuan.

27. Aukerako dokumentazioa noiz aurkeztu:

–Ebazpen honen 2. eranskinean inskripzioa egiteko ezarritako epe arruntean.

–Ebazpen honen 2. eranskinean adierazitako datetan, ez badira egiaztagiriak eskuratzen inskripzio eskaerak aurkezteko ezarritako datetarako.

Ikastetxeak frogagiria emanen dio ikasleari.

Dokumentazio hori adierazitako datetan aurkeztu ezean, pertsonak ez du aukerarik izanen kasuko onartze prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko, ez eta, kasua bada, LH elebiduneko goi mailako zikloetan sartzeko lehentasunik ere.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

28. Ikaspostuak gordetzeko, ikasleek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik. Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena; edo Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena; edo Defentsa Ministerioarena.

–Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik. Egoera hori frogatzeko, agiri hauetakoren bat aurkeztuko da:

–Goi mailako kirolaria: Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenaren fotokopia, agertzen duena interesduna badagoela goi mailako kirolarien zerrendan.

–Errendimendu handiko kirolaria, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko a), b), d), e) eta f) kasuetan: Kirolaren Kontseilu Nagusiak emandako ziurtagiriaren fotokopia, egiaztatzen duena goi mailako kirolaria dela.

–Errendimendu handiko kirolaria, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluko c) eta g) kasuetan: Nafarroako Kirolaren Institutuak edo beste autonomia erkidego bateko kirol arloko Administrazioak emandako ziurtagiriaren fotokopia, egiaztatzen duena errendimendu handiko kirolaria dela.

–Errendimendu handiko kirolaria: Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren fotokopia, agertzen duena interesduna badagoela Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien zerrendan.

–Hobekuntzako kirolaria: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, egiaztatzen duena hobekuntzako kirolaria dela, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

–Oinarriko errendimenduko kirolaria: Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiria, egiaztatzen duena oinarriko errendimenduko kirolaria dela, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

c) Ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik. Egoera hori frogatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, derrigorrezko irakaskuntzak (erdi mailako zikloetarako inskripzioetan) edo derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzak (goi mailako zikloetarako inskripzioetan) zer ikastetxetan bukatu dituen, hango orientatzaileak sinatua, eta kasuko izapide-fitxan dagoen ereduaren araberakoa.

Onartze prozesuan parte hartzea.

–Erdi mailako zikloetan inskribatzea.

29. Erdi mailako zikloetan inskribatzeko eskaera egiten duten guztiek parte hartuko dute erdi mailako zikloetarako onartze prozesuan, eskatutako dokumentazioa behar den epean eta moduan aurkeztuz gero.

–Goi mailako zikloetan inskribatzea.

30. Goi mailako zikloetarako onartze prozesuan parte hartzeko bi urrats egin behar dira:

a) Inskripzio eskaera aurkeztea, eskatutako dokumentazioarekin batera.

b) Onartze prozesuan parte hartuko dela berrestea.

Goi mailako zikloetan inskribatzeko eskaera egiten duten guztiek parte hartuko dute goi mailako zikloetarako onartze prozesuan, eskatutako dokumentazioa behar den epean eta moduan aurkeztu eta parte hartuko dutela berretsiz gero.

31. Goi mailako irakaskuntzetarako onartze prozedura bat baino gehiago daudenez aldi berean (goi mailako zikloetan onartzea eta unibertsitatean onartzea, hainbat autonomia erkidegotan onartzea...), bide bat ezarri da, "onartze prozesuan parte hartzearen berrespena" deritzona, goi mailako irakaskuntzetako zikloetarako onartze prozeduran parte har dezaten, bakar-bakarrik, epe arruntean inskribatzen direnetatik hautatutako zikloetako batean ikaspostua lortzeko interesa duten horiek, eta, horrekin batera, onartze prozeduran parte har ez dezaten hautatutako zikloetan ikaspostua lortzeko interesik ez dutenek, epe arruntean inskribatu badira ere.

32. Goi mailako zikloetarako onartze prozesuan parte hartzearen berrespena honela egin beharko da.

a) Educa atariaren bitartez, inskripzioa modu telematikoan egin bada.

b) Aurrez aurre, ikasleak inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean.

33. Goi mailako zikloetarako onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko datak hauek izanen dira:

a) Dagoeneko sarrerako baldintza, betekizuna eta nota betetzen dituzten pertsonentzat: ebazpen honen 2. eranskinean ezarritako inskripzio epe arruntari dagozkion datetan.

b) 2022-2023 ikasturtean, inskripzio epea amaitutakoan, sarrerako baldintza, betekizuna edo nota beteko duten pertsonentzat: onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko datetan (ebazpen honen 2. eranskinean adierazten dira).

34. Onartze prozesuan parte hartuko dela berresteko prozedura hau da:

a) Modu telematikoan berrestea parte hartuko dela: Educa atarian dauden jarraibideen arabera eginen da.

Parte hartuko dela modu telematikoan berretsi ondoren, aurkeztu eta berretsi den eskaeraren frogagiria deskargatzen ahalko da Educa ataritik.

b) Aurrez aurre berrestea parte hartuko dela:

–Sarrerako baldintzari, betekizunari eta notari buruzko informazioa EDUCA sistema informatikoan baldin badago, ikasleek eskatu beharko dute informazio hori eransteko inskribatzeko aurkeztutako eskabideari.

–Sarrerako baldintzari, betekizunari edo notari buruzko informazioa EDUCA sistema informatikoan ez baldin badago, ikasleek informazio hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, inskribatzeko aurkeztutako eskabideari eransteko.

–Ikasleak onartze prozesuan parte hartuko duela berretsi izanaren egiaztagiria jasoko du.

35. Goi mailako zikloetarako onartze prozesuan parte hartuko dutela berresten ez dutenek ez dute parte hartzen ahalko onartze prozesu horretan.

Egindako inskripzioa eta onartze prozesuaren emaitzak kontsultatzea Educa atarian. Jakinarazpenak jasotzea.

36. Inskribatutako pertsonak inskripzioa kontsultatzen ahalko du Educa atarian, Educako erabiltzaile izena eta pasahitza erabiliz.

37. Posta elektronikoaren bidez jakinarazpenak jaso daitezke egindako eskaeraren egoeraz, dokumenturen baten faltari buruz edo zerrendak argitaratzeari buruz. Horretarako, aldez aurretik helbide elektroniko baliodun eta aktibo bat adierazi behar da inskripzio inprimakian.

Inskripzio inprimakian helbide elektroniko baliodun eta aktiborik ez adierazteak ekarriko du jakinarazpen horiek jasotzeari uko egitea.

Ikasle adingabeak inskribatzeko eskaerak aurkeztea, eta banantze eta dibortzio kasuetan nola jokatu.

38. Ikasle adingabeak inskribatzeko eskaerak eta banantze eta dibortzio kasuetakoak baliodunak eta eraginkorrak izateko, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

–Inskribatzeko eskabidean bi gurasoen sinadura agertzea.

–Inskribatzeko eskabidean guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: "Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin".

–Inskribatzeko eskabidean guraso bakar baten sinadura agertzea, laukitxo hau markatuta: "Deklaratzen dut gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, non ondorioztatzen baita niri baizik ez dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea". Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du, eta hartatik ondorioztatuko da erabakia berari baizik ez dagokiola.

39. Dokumentazio horretatik ez bada ondorioztatzen erabakia berari baizik ez dagokiola, edo deklarazioa faltsua dela atzematen bada, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 13ko 112/2013 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz tramitatuko da (foru agindu horren bidez onetsi ziren unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak, banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez), eta eskatzaileari errekerimendua eginen zaio inskribatzeko eskaera osa dezan, ohartaraziz adierazitako epean hala egin ezean eskaera bertan behera geldituko dela.

40. Ikasle adingabearen guraso-ahala dutenak ados jartzen ez badira, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduko hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa beteko da.

Jaiegunak.

41. Ebazpen honetan adierazitako egunak aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

Komunikaziorako bideak.

42. Erdi mailako eta goi mailako zikloetako onartze prozesuetan, komunikazio bideak honako hauek izanen dira:

–Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala. 848 426628 - 848 426036.

–Helbide elektronikoa: ordenafp@navarra.es

2. ERANSKINA

2023-2024 ikasturteko onartze prozesuaren egutegia. Erdi eta goi mailako heziketa zikloak.

1.–Inskribatzeko epea (bietarako: erdi mailako eta goi mailako zikloetan izena emateko).

ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ZIKLOETAN INSKRIBATZEKO EPEA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskribatzeko eskaerak aurkeztea)

Apirilaren 24a

Maiatzaren 5a

14:00ak arte

(aurrez aurre aurkeztea)

23:59 arte

(telematika bidez aurkeztea)

2.–Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuko urratsen egutegia.

ERDI MAILAKO ZIKLOETAN ONARTZEA

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Sarrerako baldintza aldatzeko epea

Ekainaren 12a

Ekainaren 21a

14:00ak arte

(Aurrez aurre egin behar da)

Gaitasun artistikoaren probaren ziurtagiria aurkezteko epea (Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukera bat hautatu bada)

Ekainaren 12a

Ekainaren 21a

14:00ak arte

(Aurrez aurre egin behar da)

Frogagiriak aurkezteko epea, ikaspostuak gordetzeko, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Ekainaren 12a

Ekainaren 21a

14:00ak arte

(Aurrez aurre egin behar da)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 26a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Ekainaren 26a

Ekainaren 28a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 1. fasea)

Ekainaren 30a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 3a

uztailaren 11

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 1. fasea)

Uztailaren 13a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 14a

Uztailaren 18a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 2. fasea)

Uztailaren 20a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 21a

Uztailaren 24a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 2. fasea)

Uztailaren 26a

Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 27a

Uztailaren 28a

14:00ak arte

ERDI MAILAKO ZIKLOETAN ONARTZEA

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Abuztuaren 28a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Abuztuaren 29a

Abuztuaren 30a

14:00ak arte

(aurrez aurre aurkeztea)

14:00ak arte

(telematika bidez aurkeztea)

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 1a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 4a

Irailaren 5a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 7a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 8a

14:00ak arte

3.–Goi mailako zikloetan onartzeko prozesuko urratsen egutegia.

GOI MAILAKO ZIKLOETAN ONARTZEA

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Sarrerako baldintza aldatzeko epea

Ekainaren 20a

Ekainaren 27a

14:00ak arte

(Aurrez aurre egin behar da)

Gaitasun artistikoaren proba aurkezteko epea (Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukera bat hautatu bada)

Ekainaren 20a

Ekainaren 27a

14:00ak arte

(Aurrez aurre egin behar da)

Atzerriko hizkuntzako B1 mailaren frogagiria aurkezteko epea (aukerakoa, LH elebiduneko zikloetako aukera bat hautatu bada)

Ekainaren 20a

Ekainaren 27a

14:00ak arte

(Aurrez aurre egin behar da)

Frogagiriak aurkezteko epea, ikaspostuak gordetzeko, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Ekainaren 20a

Ekainaren 27a

14:00ak arte

(Aurrez aurre egin behar da)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 30a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 3a

Uztailaren 5a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 1. fasea)

Uztailaren 13a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 14a

Uztailaren 18a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 1. fasea)

Uztailaren 20a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 21a

Uztailaren 24a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 2. fasea)

Uztailaren 26a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 27a

Uztailaren 28a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 2. fasea)

Abuztuaren 28a

Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Abuztuaren 29a

14:00ak arte

GOI MAILAKO ZIKLOETAN ONARTZEA

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Abuztuaren 31

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Irailaren 1a

Irailaren 4a

14:00ak arte

(aurrez aurre aurkeztea)

14:00ak arte

(telematika bidez aurkeztea)

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 7a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 8a

Irailaren 11

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 13a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 14a

14:00ak arte

Iragarkiaren kodea: F2305004