76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-S-508 Mendabian, upategi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikusteko eskaera.

Bodegas Barón de Ley SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Bodegas Barón de ley SA.

Xedea: upategi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Linares ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Mendabia (Nafarroa).

Urtean gehienez 19.440 m³ isuriko dira, eta honako hauen bidez tratatuko dira: ponpaketa, arbastatze automatikoa eta autogarbigarria, homogeneizazio-andela, lohi aktiboen sistema, eguneko 120 m³ tratatzen ahal dituen MBR mintz-sistema (Zenon) eta lohiak biltegiratzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko martxoaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2304927