76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

A.G.1. "Las Labradas" eremuko UE-1 (AR-1/S-1) unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 10eko ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zituen A.G.1. "Las Labradas" eremuko UE-1 (AR-1/S-1)unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Modu horretan, bada, Udal honek berariaz adierazten du borondatea duela unitate hori hirigintzaren aldetik garatzeko. Hain zuzen, jabeen orrian eta bideen azaleretan zuzenketak egin behar izan dira, Udalak zenbait lurzati saldu baitizkio sustatzaileari.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da akordio hau, eta, honekin batera, jarduketa-sistemak ukitutako erregistroko jabeentzako banakako jakinarazpena. Haiei hiru hilabeteko gehieneko epea ematen zaie konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publikoa emanez. Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2304997