76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 50. lurzatian. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen katastroko 2. poligonoko 50. lurzatiaren xehetasun-azterketa (San Andrés 2), Luis María Macaya Fernándezek sustatua, jendaurreko epea igaro eta alegazioak ebatzi ondotik. Hasierako onespena eman zitzaion Alkatetzaren irailaren 26ko 79/2022 Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean egon zen hogei eguneko epean, iragarkia argitaratuta 2022ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13an, eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez xedaturiko izapideei jarraikiz.

Ondotik, argitara ematen da xehetasun-azterketaren eduki arautzailea, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluari (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak) eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Halaber, aditzera ematen da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2023ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2304990