76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Finken normalizazio proiektua, Izabako 1. poligonoko 451. lurzatian. Behin betiko onespena

Inork ez baitu alegaziorik aurkeztu Izabako 1. poligonoko 451. lurzatiko finkak normalizatzeko proiektua hasiera batez onesteko jendaurreko 15 egun baliodunean, Izabako Udalak, 2023ko martxoaren 15ean egindako ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Izabako 1. poligonoko 451. lurzatiko finkak normalizatzeko proiektua.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan xedaturikoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Izaban, 2023ko martxoaren 29an.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2305355