76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Herri-larreak enkantean

Gazteluberriko Udalak, 2023ko martxoaren 23ko 10:00etan egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, Gazteluberriko "La Sierra" bazkalekuko herri-larreak adjudikatzeko (El Monte ere deitua).

Adjudikazioa 8 urterako izanen da, eta hasierako prezioa, 12.000 euro.

Enkantea 2023ko apirilaren 29an eginen da, 10:00etan, Gazteluberriko udaletxean.

Lizitatzaileek hasierako prezioaren %2 utzi beharko dute fidantza gisa.

Gainerako baldintzak interesdunen eskura egonen dira Udaleko Idazkaritzan.

Gazteluberrin, 2023ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2305156