2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, Cascanteko Udal Plan Orokorrean. Behin betiko onespena
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren 2023ko martxoaren 20ko 64E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Cascanteko Udal Planaren aldaketaren espedientea, 1. banaketa areako 1. sektorearen eta SGDD1 sistema orokorraren gainekoa. Sustatzailea Úcar Albañilería y Obras SL da.
Udal Plan Orokorraren aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Cascanten, 2023ko martxoaren 24an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Onetsitako araudia (PDFa).
L2305013
Iragarkiaren kodea: