76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Batzordeburuaren 2022ko azaroaren 15eko ebazpen baten bidez, onetsi ziren deialdia eta oinarriak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko I. eranskinean zerrendatutako lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan, bai eta Erronkariko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taula elektronikoan ere.

Batzordeburuaren 2023ko otsailaren 10eko Ebazpen baten bidez, deialdi horretan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Izangaien zerrenda eta merezimendu-lehiaketan lortutako kalifikazioak argitaratu ondoren, batzordeburuaren otsailaren 27ko ebazpen baten bidez, hamar egun balioduneko epea ireki zen deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak egiaztatzeko, eta batzordeburuaren martxoaren 13ko ebazpen baten bidez, deialdia egin zen lanpostu hutsa hautatzeko ekitaldirako, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostua aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, deialdian eskatutako baldintzak beterik, puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaien alde. Proposamen hori toki erakundearen atarian argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, 2023ko martxoaren 23an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagozkien lanpostu hutsak esleitzea.

Hori guztia dela eta, batzordeburuaren 2023ko martxoaren 27ko ebazpen baten bidez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Kontratatzea Erronkariko Ibaxaren Batzordearen zerbitzuko langile lan-kontratudun finkoen araubidean Virginia Atanes Galech eta María del Carmen Brito Ruiz, familia-langilearen lanpostuan; Amaia Larumbe Torrano, administrari laguntzailearen lanpostuan; Pablo Fanlo Viscarret, Ibaxako zaindariaren lanpostuan; Goizargi Barba Esparza eta Iñigo Irurita Malon haur-hezitzailearen lanpostuan; eta Silvia Calvo Petroch, garbiketako eta jangelako laguntzailearen lanpostuan.

Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

Hirugarrena.–Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza Erronkariko Ibaxaren Batzordean, hilabeteko epean, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Epe horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Erronkariko Ibaxaren Batzordeko langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Erronkarin, 2023ko martxoaren 27an.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

I. ERANSKINA

1.–Familia-langilea.

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

LANALDIA

VIRGINIA ATANES GALECH

7

FAMILIA-LANGILEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

ERRONKARI

%68,83

MARIA DEL CARMEN BRITO RUIZ

8

FAMILIA-LANGILEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

ERRONKARI

%68,83

2.–Administrari laguntzailea.

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

LANALDIA

AMAIA LARUMBE TORRANO

9

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

IZABA

%100

3.–Ibaxako zaindaria.

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

LANALDIA

PABLO FANLO VISCARRET

11

IBAXAKO ZAINDARIA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

ERRONKARI

%100

4.–Haur-hezitzailea.

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

LANALDIA

IÑIGO IRURITA MALÓN

13

HAUR-HEZITZAILEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

ERRONKARI

%100

GOIZARGI BARBA ESPARZA

14

HAUR-HEZITZAILEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

ERRONKARI

%100

5.–Garbiketako eta jantokiko laguntzailea.

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

LANALDIA

SILVIA CALVO PETROCH

15

JANTOKIKO ETA GARBIKETAKO LAGUNTZAILEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

ERRONKARI

%86

Iragarkiaren kodea: L2304994