2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALESBES
Deialdiak, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Alesbesko alkateak honako ebazpen hauek eman ditu izangaiak izendatzeko Alesbesko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finkoen lanpostuetan. Deialdiak Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zituen, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 30ean:
–Otsailaren 17ko 2022-0084 Ebazpena, Teófilo Palco Otazu zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzen duena.
–Otsailaren 17ko 2022-0085 Ebazpena, Ana Isabel Sánchez Hernández administrari-ofizial izendatzen duena.
–Otsailaren 17ko 2023-0086 Ebazpena, Luis Ángel Pascual Álvarez uren zerbitzuko ofizial izendatzen duena.
–Otsailaren 17ko 2023-0087 Ebazpena, Ignacio Peralta Fernández brigada-arduradun izendatzen duena.
–Otsailaren 17ko 2023-0144 Ebazpena, José Aurelio Muñoz Amigot landazain izendatzen duena.
Izendapena jakinarazten denetik aitzina, izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuen jabetza hartzeko Alesbesko Udalean.
Alesbesen, 2023ko martxoaren 27an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2304986