2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TORRES DEL RÍO
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak. Izendapena
Alkatetzaren 2023ko martxoaren 27ko 16/2023 Ebazpenaren bidez, eta, bat etorriz Torres del Rioko, Armañantzasko eta Elizagorriko udaletako administrari laguntzailea izendatzeko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin, Cristina Lisarri Aldea administrari laguntzaile izendatzen da, Torres del Rioko, Armañantzasko eta Elizagorriko udaletan jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera (deialdia argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an).
Lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabetez, ebazpen honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Torres del Rion, 2023ko martxoaren 27an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L2304982