76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Zerbitzu anitzetako E mailako bi enplegaturen kontratazioa

Ribaforadadako alkate udalburuak martxoaren 29ko 45/2023 Ebazpena eman du, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoen araubidean kontratatzen baitira aukeratutako bi izangaiak zerbitzu anitzetako E mailako enplegatuaren bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legean (foru lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdia 2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24an, eta haren akats zuzenketa 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

"Lehenengoa.–Francisco Javier López Madurga kontratatzea, lan-kontratudun finkoaren araubidean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko (maila: E; mailako osagarria:%15; lanpostuko osagarria: %20,55; destinoa: Ribaforadako Udalaren brigada), puntu gehien duen izangaia delako zerbitzu anitzetako E mailako enplegatuaren bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa prozesuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Bigarrena.–Isaac Marchite Vicente kontratatzea, lan-kontratudun finkoaren araubidean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko (maila: E; mailako osagarria:%15; lanpostuko osagarria: %14,33; destinoa: Ribaforadako Udalaren brigada), bigarren izangaia izan delako puntuazioaren aldetik zerbitzu anitzetako E mailako enplegatuaren bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa prozesuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Hirugarrena.–Bi kontratazioen efektu-data 2023ko apirilaren 1a izanen da.

Laugarrena.–Agintzea Isaac Marchite Chivite Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatzeko eta bertan alta emateko, araubide horren babespean geldi dadin, 2023ko apirilaren 1etik aurrerako eraginarekin, eta aipatzea Francisco Javier López Madurga Udal honetako langilea dela, eta, horrenbestez, dagoeneko alta emanda dagoela Gizarte Segurantzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea eta Udalaren Kontu-hartzailetzari eta Lan Aholkularitzari helaraztea".

Ribaforadan, 2023ko martxoaren 29an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2305142