2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LOS ARCOS
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Alkate udalburuaren 2023ko martxoaren 27ko ebazpen baten bidez, bukaera ematen zaio prozedura honi: lanpostu hutsak betetzea merezimendu-lehiaketaren bitartez; hain zuzen ere, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan eskainitako lanpostu hutsak, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).
Alkate udalburuaren ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez; hain zuzen ere, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan eskainitako lanpostu hutsak, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 10. artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–). Behin prozedura bukaturik eta lanpostu hutsak aukeratzeko egintza eginik, deialdian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da lanpostuak adjudikatzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak),
EBAZTEN DUT:
1.–Bukaera ematea lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta lehiatzaileei lanpostu hutsak adjudikatzea. Ebazpen honen I. eranskinean (Lanpostu hutsen adjudikazioa) zehazten dira.
2.–Adieraztea zer egunetan laneratuko diren lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duten guztiak. I. eranskinean (Lanpostu hutsen adjudikazioa) zehazten da.
3.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Orobat, jakitera ematen da honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA
Lanpostu hutsen esleipena
–Kultura eragilea: Ruiz de Gaona Carlos, Ricardo. Laneratzeko eguna: 2023-4-17.
–Enplegu teknikaria: Escarza Santos, Leticia. Laneratzeko eguna: 2023-4-17.
–Udalaren eraikinetako garbiketako peoia: Martínez Fernández, María Pilar. Laneratzeko eguna: 2023-4-17.
–Administrari laguntzailea: Fernández de las Heras Andueza, Oihane. Laneratzeko eguna: 2023-4-17.
–Zerbitzu anitzetako enplegatua: Gastón Arnedillo, Francisco Javier. Laneratzeko eguna: 2023-4-17.
Los Arcosen, 2023ko martxoaren 27an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.
Iragarkiaren kodea: L2305124