76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEKUNBERRI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat (euskararen ezagutza nahitaezkoa) eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko Izendapen proposamena

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat funtzionarioen araubidean eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak Javier Almirantearena Legaz izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia argitaratu zen 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Lekunberrin, 2023ko martxoaren 29an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2305129