2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, Uharteko Udaleko D mailako funtzionarioen artean. Izendapen proposamena
Deialdiko oinarriak 2022ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20an, argitaratu ziren. Zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak, ikusirik azken emaitza eta deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritako betez, ondoko hau izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntu gehien lortuta gainditu duen izangaia:
TXEMARI ZURBANO PEÑAS
Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egunean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean, baita beste agiri gehigarri batzuk ere, Udalak eskatzen badizkio.
Uharten, 2023ko martxoaren 29an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2305143