76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AÑORBE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak proposamen bat egin du honako deialdi honetan: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori Alkatetzaren 2022ko azaroaren 14ko 143/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 21ekoan); eta Alkatetzaren martxoaren 27ko 57/2023 Ebazpenaren bidez onesten da, proposamen horrekin bat, María Isabel Echeverría Lizaso Añorbeko Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea administrari-ofizial lanpostuan aritzeko (3. plaza esleituta). Lanpostu huts horretaz jabetzeko eguna 2023ko martxoaren 29a izanen da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Añorben, 2023ko martxoaren 27an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2304991