76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

351E/2023 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita toki erakundeei, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazteko asmorik gabeko elkarteei 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era arte hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia. DDBN identifikazioa: 673374.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen da Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra. Arau horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko dituela, eta horiek argitaratu beharko direla, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Aurrean aipatutako 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzen helburua da toki erakundeek, fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek eta irabazteko asmorik gabeko elkarteek, herritarrek parte hartuz, osasuna zaintzeko, sustatzeko eta mantentzeko programak egitea, Osasun Departamentuak osasun arloko politikaren esparru orokorrean sustatzen dituen irizpideekin bat, batez ere indarreko Osasun Planean, Nafarroako Osasun Publikoaren Planean (2022-2025), Sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duen azaroaren 16ko 103/2016 Foru Dekretuan eta Osasuneko, Gizarte Politiketako eta Berdintasuneko Ministerioaren Sexu- eta ugalketa-osasunaren 2011ko Estrategian aipatzen diren helburu berak dauzkatenak, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak bizimoduei buruz emandako gomendioekin bat datozenak.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1. artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren 8.v) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazteko asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak egiteko, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetako oinarri arautzaileekin bat etorriz.

2. Baimena ematea 210.596 euroko gastua egiteko 2023ko gastuen aurrekontuko "Hezkuntza afektibo-sexual komunitarioa sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4819-313900 partidaren kargura ebazpen honen ondoriozko konpromisoak betetzeko.

Orobat, gehieneko 200.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da, eta zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko.

Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta dirulaguntzak eman direla jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 13an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

1. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak: toki erakundeei, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazteko asmorik gabeko elkarteei 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia

1. Dirulaguntzaren xedea.

Deialdi honen helburua da arautzea nola emanen zaizkien toki erakundeei, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazteko asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak egiteko.

2. Entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen bidez ezartzen diren dirulaguntzen onuradunak izan daitezke toki erakundeak eta behar diren erregistroetan inskribatutako fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak eta irabazteko asmorik gabeko elkarteak, baldin eta deialdiaren aldian Nafarroako Foru Komunitatean egiten badituzte Osasun Departamentuak zehazturiko lehentasunekin bat datozen osasuna zaintzeko, sustatzeko eta mantentzeko ekintzak edo programak.

Entitate publikoenak ez diren eskaeren kasuan, entitate eskatzaileek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean izan beharko dituzte, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei itzuli beharreko zorrei dagozkien betebeharrak ere, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena egiten den egunean.

Entitate eskatzaileak ezin dira egon dirulaguntzen onuradun izatea galarazten duten gainerako egoeretan, zeinak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarrita baitaude.

Entitate eskatzaileek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute deialdi honen 8. oinarriaren ezartzen denari jarraikiz.

Baldintza horiek guztiak diruz laguntzen den jarduerak irauten duen denbora osoan bete beharko dira. Entitate onuradunaren erantzukizuna da, aldaketarik bada, horien berri ematea.

3. Diruz laguntzen ahal diren gastuak, diruz lagundu ezin direnak, eta laguntzen zenbatekoak.

1.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak:

a) Entitate onuradunaren jardueren gastuak, material suntsigarriaren gastuak eta langileen gastuak, aurkeztutako programarekin zuzenean lotuak daudenak.

Lokalen alokairua eta funtzionamendu gastuak jarduera gastuei dagozkiela ulertuko da jarduera garatzeko helburu bakarrarekin alokatzen denean eta beste entitate batzuekin partekatzen ez denean. Gastuak beste entitate batzuekin partekatzen badira, diruz lagunduko da entitate bakoitzak bere gain hartzen duen gastuaren zati proportzionala.

b) Entitatearen jardun-gastu orokorrak (langileak, lokalen mantentze-gastuak, bulego-materiala, eta abar), baldin eta dirulaguntzaren xedeko programari loturik badaude eta behar bezala egiaztatzen badira.

Diruz lagungarriak izanen dira finantza-gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario eta erregistro gastuak, diruz lagundutako proiektua egiteko egin behar diren peritu-gastuak eta berariazko administrazio-gastuak, eta banku-bermerako gastuak, baldin eta zuzeneko lotura badute dirulaguntzaren xedeko jarduerarekin eta ezinbestekoak badira hura behar bezala prestatu nahiz egiteko. Bankuetako kontuen zor-interesak ez dira inoiz diruz lagungarriak izanen.

Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xedeko kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina entitate ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

2.–Diruz lagundu ezin diren gastuak.

Gastu hauetarako ez da dirulaguntzarik emanen:

a) Gastu inbentariagarriak; produktu bakar batean 500 eurotik gorako gastuak hartuko dira halakotzat.

b) Zerbitzu publikoek egiten dituzten jarduerak, toki erakundeek egindakoak salbu.

c) Inbertsioak.

d) Entitatearen publizitateari edo sustapenari loturiko gastuak.

e) Aurreikusitako jarduerak betetzeaz bestelako helburua duten bidaiak.

f) Instrukzio-organoaren ustez programako jarduerak egiteko behar ez den prestakuntza.

g) Deialdiaren 2. eranskinean ezarritako moduluak gainditzen dituzten kopuru unitarioak. Eranskin horretan jaso gabeko kasuetan, ez da dirulaguntzarik emanen Foru Komunitateko Administrazioan indarra duten tarifetatik gorako jardueren kostuetarako.

h) Inprimatutako materiala: inprimatutako materialetarako dirulaguntza emanen da, bakar-bakarrik eta salbuespenez, baldin eta instrukzio-organoaren iritziz ezinbestekoa bada programaren helburua lortzeko.

i) Jardunaldi, kongresu eta kanpamenduetara joate hutsa, monitoreak eta boluntarioak izan ezik.

j) Ikasleekin ikasgeletan egiten diren jarduerak.

k) Ez dira finantzatuko hezkuntza afektibo-sexualaren sustapenarekin zuzenean lotuta ez dauden jarduera ludikoak.

l) Lan-osasuneko jarduerak eta lanbide prestakuntza, salbu eta monitoreen eta boluntarioen kasuan.

3. Laguntzen zenbatekoa.

210.596 euroko gastua 2023ko gastuen aurrekontuko "Hezkuntza afektibo-sexual komunitarioa sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4819-313900 partidaren kargura eginen da ebazpen honen ondoriozko konpromisoak betetzeko.

Orobat, gehieneko 200.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da, eta zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko.

Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta dirulaguntzak eman direla jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. Eskaerak.

1.–Aurkezteko epealdia eta tokia.

a) Eskaerak aurkezteko epealdia hamabost egun naturalekoa izanen da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Eskaerak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian argitaratutako deialdiaren fitxatik (hemendik aurrera "laguntzen fitxa"), "Tramitatu" aukeratuta (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo cl@ve eduki beharko da.

Dokumentazioa agiri bereizitan aurkeztuko da, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela, laguntzen fitxan eskuragarri dauden artxiboen zenbakiak eta izenak aldatu gabe.

Eskaeretan, gaitutako helbide elektroniko bat eman beharko da, zerbitzu arduradunaren eta entitate eskatzaileen arteko komunikazio- eta jakinarazpen-kanala izanen dena.

c) Adierazitako epealditik kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko.

d) Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

2.–Aurkeztu beharreko agiriak.

a) Dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofiziala, behar bezala betea, dirulaguntza eskatzen duen entitatearen ordezkariak sinatua, eta egin beharreko ekintza edo programaren atal teknikoak eta ekonomikoak behar bezala arrazoiturik. Inprimaki ofiziala Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (Leire kalea 15, 31003 Iruña) jaso daiteke edo Nafarroako Gobernuaren webgune ofizialetik har daiteke (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea).

b) Dirulaguntza eskatzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

c) Adieraztea Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen, fundazioen edo kooperatiben erregistroetatik zeinetan dagoen inskribatua entitate eskatzailea, hala badagokio; egoitza Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo duten entitateen kasuan, haien estatutuen kopia eta dagokion erregistroan inskribatu izanaren adierazpena.

d) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena entitatea, haren administratzailea eta/edo ordezkaria dirulaguntzen onuradun izatea galarazten duten egoeretatik bakar batean ere ez daudela. Egoera horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira. Adierazpen hori dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofizialari erantsi zaion ereduaren arabera egin daiteke.

f) Transferentzia bidezko ordainketa eskatzeko inprimakia, behar bezala betea.

g) Dirulaguntzaren aurrerakinik eskatuz gero, deialdiaren 10.2 oinarrian xedaturikoarekin bat, entitate eskatzaileak, oinarri horretan ezarritakoaren arabera, dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsak aldez aurretik behar direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

h) Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso ote duen adierazten duena. Adierazpen hori dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofizialari erantsi zaion ereduaren arabera egin daiteke.

i) Toki erakundeak ordezkatzen dituzten gizarte-ekimeneko kooperatibek hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 28.ean xedaturikoarekin bat, ez dago b), c), d) eta f) letretan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira, betiere datu horiek ageri direneko espedientea edo deialdia adierazten bada eta aurkeztu zirenez geroztik aldaketarik gertatu ez bada.

Eskaera aurkezteak berekin dakar entitateak Osasun Departamentuari baimena ematea Ogasun Publikoan eta Estatuko Administrazio Orokorrean informazioa bildu dezan, jakiteko eskatzaileak bete dituen bere zerga betebeharrak, dirua itzultzekoak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak urte batean egiten dituen dirulaguntza-deialdietan gehienez hiru programa aurkezten ahalko ditu eskatzaile bakoitzak (toki erakundeak ez beste guztiek).

3.–Eskaera zuzentzea.

Eskaerak adierazi diren betebeharrak bete ezean, instrukzio-organoak interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epealdian akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezean, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatu bezala.

5. Prozedura instruitzeko eta ebazteko eskumena duten organoak.

1.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak tramitatuko ditu eskaerak, eta instrukzio-organoa Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala izanen da. Horrek dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen direnez egiaztatuko du, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz oinarri hauen arabera.

Instrukzio-organoak programak ebaluatzeko eta bidezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko argibide osagarriak eskatzen ahalko ditu, eta diruz lagundutako jardueraren gaineko frogagiri guztiak eskuratzen ahalko ditu.

2.–Osasuneko zuzendari nagusia da dirulaguntza emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa. Ebazpen hori 3 hilabeteko epealdian eman eta jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eskaerak aurkezteko epealdia bukatzen denetik aurrera. Epealdi horretan ebazpena berariaz jakinarazten ez bada, eskaerak ezetsitzat joko dira.

6. Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazioko arau orokorrak.

1.–Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.–Eskaerak 0 - 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, deialdiko 3. eranskinean adierazitako irizpideak kontuan hartuta.

Ikusten bada programan edo ekintzan 3. oinarriaren 2. puntuaren arabera dirulaguntza jaso ez dezaketen gastuak daudela edo deialdi honen eremuari ez dagozkion gastuak daudela, gastuok kenduko dira eta berriz eginen da eskaeraren ebaluazio ekonomikoa, hura baloratu baino lehen.

7. Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza hartzen duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza jasotzen duten jarduerak eskaeretan eta dirulaguntza ematen duen ebazpenean adierazitako baldintzetan gauzatzea, bai eta hala egin izana frogatzea ere. Diruz laguntzen diren jarduerak 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitarte eginen dira, Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Osasun Departamentuari beste erakunde batzuek helburu eta xede bererako emaniko laguntza edo dirulaguntza guztien berri ematea, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen. Beste laguntzarik jaso ezean, hori ere adieraziko da justifikazio memoriarekin batera. Eskaera egiteko inprimaki ofiziala eskuratzeko bide berberak erabiliz lor daiteke erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

c) Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat. Jarri aurretik, horren berri eman beharko zaio instrukzio-organoari.

d) Jarduerak egin bitartean gertatzen diren alterazio guztien berri ematea instrukzio-organoari, baldin eta dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan harturiko baldintzei eragiten badiete.

e) Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat etorriz, programa idaztean eta proposamenak aurkeztean zein horien guztien berri zabaltzea eta betearaztean sortzen diren agiri eta material guztietan hizkera inklusiboa erabili behar da, eta irudietan honako balio hauek islatu behar dira: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, estereotiporik gabeko genero-rolak, eta denok zaintzaren ardura hartzea.

f) Orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatzen diren gainerako betebeharrak betetzea.

8. Gardentasun-betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen entitate onuradunek dituzten gardentasun-betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, dirulaguntzen onuradunek arau horietan ezartzen den dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuen kasuan, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (betiere laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira), honako informazio osagarri hau jakinarazi beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Aipatutako informazioa entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztu beharko da deialdian horretarako dagoen tramitearen bidez. Informazioa osatzeko epea hilabetekoa izanen da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik.

Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epealdi hori iragan ondoren informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

9. Aldaketak.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarrak nola edo hala aldatuz gero, horren berri eman beharko zaio instrukzio-organoari, eta emandako laguntza aldatzeko eskatu beharko da.

Gertatzen diren gorabeherak behar adina arrazoituko dira aldaketaren eskaeretan; gertatu bezain laster formulatuko dira eta, betiere, dirulaguntzaren xedeko jarduera gauzatzeko epea bukatu baino lehen; aurkezten direnetik beranduenez hilabeteko epean ebatzi beharko dira eta, bidezkoa bada, laguntza aldatuko da eta, zein den kasua, dagokion diru kopurua itzuliko.

Programa gauzatzeko diruz lagundutako gastu multzoen artean (langileak, jarduerak eta funtzionamendua) gehienez ere %5eko desbideraketa ekonomikoa onartuko da, haren osotasunari eragiten diola ulertu gabe.

Entitatearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik entitateak ezin badu diruz lagundutako programetako bat garatu, instrukzio-organoari jakinaraziko dio. Aurrerakinik kobratu ez badu, dirulaguntza osoa edo haren zati bat kobratzeko eskubidea galduko du. Aurrerakinik kobratu badu, kopuru osoa itzuliko da.

10. Dirulaguntza ordaintzea.

1.–Ordainketa jarduera osorik justifikatu ondoren.

Entitateak eskatzen ez badu ez aurrerakinik, ez konturako ordainketarik, ordainketa Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da, jardueraren justifikazio tekniko eta ekonomikoa 11. oinarrian xedatutakoaren arabera egiten denetik hilabeteko epealdian.

Dirulaguntzaren azken justifikazioa, hau da, jarduera eta gastua egin izana justifikatzeko memoria teknikoa eta ekonomikoa, 2023ko abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da, 11. oinarriaren 2. puntuan ezartzen den bezala.

2.–Ordainketa aurreratua.

Entitate onuradunek hala eskatzen dutenean, eta frogatzen dutenean beharrezkoa dela funts likidoen hornidura egitea dirulaguntzaren xedeak betetzeko, aldez aurretik ordaintzen ahalko da emandako dirulaguntza, Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Horretarako, entitateak, dirulaguntzaren eskaerarekin batera, kontuen egoera orria aurkeztu beharko du, aurreko urteko bukaerari dagokiona, bai eta 2023ko diru-sarrera eta gastuen mugimenduen aurreikuspena ere, edo beste edozein egiaztagiri, dirulaguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretik funtsez hornitu beharra duela frogatzeko.

Toki erakundeen kasuan, beharrezkotzat jotzen bada, idazkaritzak luzatutako ziurtagiri bat aurkeztuko da, aurreko paragrafoan aipatutako alderdiak adierazten dituena, hots: diru-sarrera eta gastuen aurreikuspena, eta programa gauzatzeko aldez aurretiko funts-horniduraren beharra.

Dirulaguntzaren azken justifikazioa 2023ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuko da, 11. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

3.–Konturako ordainketa.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluaren arabera, eta entitate onuradunak ez badu frogatzen aurretik diru-funtsez hornitu beharra duela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, entitateak eskatuz gero, konturako ordainketen bidez egiten ahalko da ordainketa, eta, ordainketa horietan, diruz lagundutako jardueraren zati exekutatuari dagozkion gastu arruntak eta langile-gastuak ordainduko dira, Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, betiere ukituriko entitateak epe horretan egindako jardueraren memoria tekniko sinplifikatu bat eta jarduera horren ondoriozko gastuen zerrenda aurkeztu ondoren.

Konturako ordainketa horiek entitateak eskatu beharko ditu, betiere 2023ko urriaren 31 baino lehen, eta Osasuneko zuzendari nagusiak eskaera jasotzen denetik hilabeteko epean eman beharko duen ebazpen baten bidez ebatziko dira.

Dirulaguntzaren azken justifikazioa 2023ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuko da, 11. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

11. Azken justifikazioaren edukia.

1.–Memoriak tekniko batek eta memoria ekonomiko batek osatuko dute azken justifikazioa, non adieraziko baita jarduera egin dela, baita 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era egin diren gastuak ere.

2.–Entitateak eredu ofizialaren arabera aurkeztu beharko du azken justifikazioa, Nafarroako Gobernuaren erregistro elektronikoan, Osasun Departamenduko zerbitzu arduradunari zuzenduta.

3.–Dirulaguntza jasotzen duen programaren edo jardueraren memoria ekonomikoari fakturen eta ordainagirien kopiak erantsiko zaizkio. Fakturekin batera haien zerrenda zenbakitua aurkeztu behar da, kontzeptuka xehaturik, euskarri informatikoan (kalkulu-orria). Fakturak bat etorri behar dira Fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin.

Memoria ekonomikoan dirulaguntza jaso duen programari dagokion gastua azaldu behar da. Langileak kontratatuz gero, Gizarte Segurantzaren eta PFEZen gastuak onartzen ahalko dira, 2024ko urtarrilaren 31ra artekoak.

4.–Jasotako dirulaguntzaren erabilera justifikatzeko, toki erakundeek, memoria teknikoaz gainera, gastuak diruz lagundutako jarduerari egoki aplikatu zaizkiola adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, udaleko idazkariak sinatua eta kontu-hartzaileak ikus-onetsia, egonez gero; gainera, programari loturiko fakturen zerrenda gehituko zaie, baita ordainagiriak ere.

5.–Memoriak aurkezteko epealdia bukatutakoan, eta horiek diruz lagundutako jarduerarekin bat datozela egiaztatu ondoren, instrukzio-organoak espedientea itxiko du, fiskalizazioa egin ondoren.

12. Azpikontratazioa.

Entitate onuradunak dirulaguntzaren xedeko jarduera batzuk hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko ditu, diruz lagundutako zenbatekoaren %50era bitarte gehienez, baldin eta behar bezala justifikatuta badago.

Azpikontratazioa egiteko asmoa nahitaez adierazi beharko da aurkezten diren eskaeretan, xehetasunez.

Dirulaguntza jaso dezakeen gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, entitate onuradunak frogatu beharko du enpresa hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, hiru hornitzaileren aurrekontu bana aurkeztuz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedaturikoarekin bat.

Beste entitate batzuekin itundutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratuaren bidez egin beharko da azpikontratazioa. Azpikontratazioetan, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan aurreikusitako gainerako betebeharrak bete beharko dira.

Kontratatutako entitateek entitate onuradunaren aurrean baino ez dute erantzun beharko, eta horrek bere gain hartuko du diruz lagundutako jarduera egiteko ardura Administrazioaren aurrean.

Kontzeptu horretatik kanpo geldituko da entitate onuradunak diruz laguntzen den jarduera bere kasa aurrera eramateko egin behar dituen gastuak kontratatzea, esaterako monitoreei edo profesionalei ordaintzea zerbitzu bat eman dezaten, betiere programaren plangintza eta jarraipena entitate onuradunak egiten badu.

13. Bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak izanen dira beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin, salbu xede bererako erabiltzen ahal diren Osasun Departamentuaren dirulaguntzekin.

Nolanahi ere, programa baterako jasotako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa (estatuko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko, entitate pribatu eta norbanako guztiek emandako dirulaguntzak) inolaz ere ezin da izan haren kostu osoa baino gehiago.

14. Itzulketak eta ez-betetzeak.

1.–Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo zati batean, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren arrazoiak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze interesak ordaintzeko eskatzea.

2.–Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

3.–Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

4.–Behar den dokumentazioa ez bada aurkezten justifikazioa egiteko epeetan, partzialetan zein amaierakoan, baina bai aurkezten bada horien ondoko 5 egunetan, honako hau izanen da atzerapenaren penalizazioa: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa %5 murriztuko da. Atzerapeneko seigarren egunetik aurrera, penalizazioa %1 handituko da igarotzen den egun bakoitzeko, 15 egunera arte gehienez ere.

15. Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun gertatzen den entitatea dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboetarako zehapen araubidearen mende egonen da, zeina Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita baitago, eta han ezarritako erantzukizunak izanen ditu.

16. Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

17. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen, haren oinarri arautzaileen eta garatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluarekin.

18. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Osasun Departamentuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren http://www.navarra.es/eu/ webgune ofizialean eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean, adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

19. Datuen babesa.

Eskaeran eta deialdi honetan aurkeztutako gainerako dokumentazioan jasotako datu pertsonalak honako hauei jarraikiz tratatuko dira deialdia ebazteko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Datuen tratamenduari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren Atarian dago ikusgai, zehazki, Osasun Departamentuaren "Dirulaguntzen, beken eta laguntzen kudeaketa" izeneko atalean, web helbide honetan:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/datuen-babesa

2. ERANSKINA

Gehieneko modulu diruz lagungarriak

a) Langile-gastuak, kilometrajea eta irakaskuntza kontzeptuengatik dirulaguntzarako onartzen ahal diren gehieneko ordainsariak Foru Komunitateko Administrazioan indarrean daudenak izanen dira (https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/langile-publikoak) edo hitzarmen kolektiboan indarra dutenak.

b) Jardunaldietan, irakaskuntzan, prestakuntzan eta antzekoetan honako hauek izanen dira gehieneko tarifak:

–Hitzaldia, irakaskuntza tailerrean edo hezkuntza-jarduera: gehienez 71,72 euro ordua, eta 12 ordu programa bakoitzeko; salbuespena: zenbait eskualde edo hiru entitate baino gehiago hartzen dituzten programetan (behar bezala egiaztatuta) gehienez 72 ordu izanen dira programa bakoitzeko.

–Hitzaldiak, jardunaldiak, mahai-inguruak, antzerkiak, zineforumak: gehienez 155 euro saioko, 55 euro mahai-inguruan parte hartzeagatik eta 500 euro proiektu bakoitzeko: salbuespena: zenbait eskualde hartzen dituzten proiektuak (behar bezala egiaztatu behar da).

–Boluntarioen eta monitoreen prestakuntza eta eguneratzea: gehienez 500 euro programako.

–Ariketa fisikoko taldeak: gehienez 155 euro taldeko hilean, eta, gehienez, 3 talde programako, salbu eta toki erakundeek oinarrizko laguntzako zentroen laguntzarekin egiten dituzten programetan, zeinetan taldeen kopurua oinarrizko laguntzako zentroek esaten dutenaren araberakoa izanen baita. Garraiorako dirulaguntza eskualdeko programetan baizik ez da emanen.

–Jardueren zabalkunde gastuak: gehienez 205 euro programako.

–Jardueretarako paper-gauzen gastua: gehienez 350 euro programako. Behar bezala egiaztatu eta zehaztutako beste material batzuk: gehienez 1.750 euro programako.

Eranskin honetan ezartzen direnak baino tarifa handiagoak aurkezten badira, beharrezkoak direla justifikatu beharko da, eta instrukzio-organoak jarduerak egin baino lehen onartu beharko ditu. Bestela, eranskinean ezartzen direnak ordainduko dira, egiazko kostua gorabehera.

3. ERANSKINA

Programen balorazioa

Programa bat dirulaguntza jasotzeko modukotzat jotzeko, 30 puntu lortu beharko dira gutxienez. Horietarik 15 gutxienez 2. atalean lortu beharko dira (proiektuaren kalitatea).

Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da programaren kostuari portzentaje bat aplikatuta, lorturiko puntuen adinakoa, betiere gutxieneko puntuazioa gainditzen bada, eta aurrekontuan jasotakoaren arabera. Kreditu erabilgarria gaindituz gero, dirulaguntzak hainbanatuko dira, baremoa aplikatzetik ateratzen diren kopuruen arabera.

Balorazio-irizpideak:

Irizpide hauek erabiliko dira balorazioan:

1.–Aurkezturiko programa bat etortzea eta/edo osagarria izatea Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: gehienez 25 puntu.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategia indardunekin bat etortzea: 15 puntu arte. Programetan proposatzen diren jarduerak honako hauekin bat etortzen badira:

–103/2016 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duena Nafarroan.

–Osasun Publikoaren indarreko plana, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarena.

–Sexu- eta ugalketa-osasunaren 2011ko Estrategia, Osasuneko, Gizarte Politiketako eta Berdintasuneko Ministerioarena.

Eta edukietan lantzen badira:

–4 gai edo gehiago: 15 puntu.

–2-3 gai: 10 puntu.

–Gai bat: 5 puntu.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu gehienez.

–Xede-populazioa nerabeak eta gazteak badira: 5 puntu.

–103/2016 Foru Dekretuak lehenetsitako beste populazio batzuk badira: 2 puntu.

–Lehenetsiak ez badaude: 0 puntu.

1.3. Ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea: 5 puntu gehienez.

–Egoera sozioekonomikoagatik kaltebera den populazioa edo genero ikuspegia edo eremu mistoan nahiz euskaldunean euskarazko lana integratzen duten jarduketak kontuan hartzen badira: 5 puntu.

–Berdintasun falta erakusten duten beste ardatz batzuk berdintasun bidean jartzeko ekintzak sartzen badira: 2 puntu.

–Berdintasunaren ikuspegia kontuan hartzen ez bada: 0 puntu.

2.–Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu gehienez.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu gehienez.

–Egoeraren deskripzioa eta beharraren justifikazioa:

–Hasierako egoera eta erantzun nahi diren osasun beharrak behar adina deskribatzen badira edo programaren beharra justifikatzen bada: 7 puntu.

–Partzialki deskribatuz gero: 3 puntu.

–Ez bada deskribatzen: 0 puntu.

–Helburuen formulazioa:

–Formulatzen diren helburu orokorrak eta berariazkoak garrantzitsuak, zehatzak eta argiak izatea: 3 puntu.

–Helburu orokorrak formulatuz gero: 1 puntu.

–Ez bada helbururik formulatzen: 0 puntu.

–Kalitatea eta beharretara egokitzea:

–Helburuak beharretarako egokiak izanez gero: 3 puntu.

–Partzialki egokiak izanez gero: 1 puntu.

–Egokiak ez badira: 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu gehienez.

–Atzemateko eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero: 3 puntu.

–Erabiltzen ez badira: 0 puntu.

–Onuradunak 20 pertsona edo gehiago izanez gero: 5 puntu.

–Onuradunak 20 pertsona baino gutxiago izanez gero: 3 puntu.

–Iraupena 10 ordutik gorakoa izanez gero: 5 puntu.

–Iraupena 10 ordu edo hortik beherakoa izanez gero: 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu gehienez.

–Osasuna sustatzeko erabilitako estrategiak (biztanleriari buruzko informazioa, talde-osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak):

–Estrategia bat erabiltzen bada: 1 puntu.

–2 estrategia erabiliz gero: 2 puntu;

–2 estrategia baino gehiago erabiliz gero: 5 puntu.

–Jarduerak deskribatuz gero (zer, nola, noiz, iraupena): 3 puntu.

–Partzialki deskribatuz gero: 1 puntu.

–Jarduerak helburuetarako, populazio onuradunarentzat eta estrategietarako egokiak izanez gero: 3 puntu.

–Partzialki egokiak izanez gero: 1 puntu.

–Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den azalduz gero: 3 puntu.

–Partzialki azalduz gero: 1 puntu.

3.–Entitatearen egokitasuna programa aurrera eramateko: 35 puntu gehienez.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin, behar bezala arrazoitua eta/edo justifikatua: 9 puntu arte.

–Entitate eskatzaileaz gain parte hartzen badute:

–2 entitate/zerbitzu/baliabide baino gehiagok: 9 puntu.

-2 entitate/zerbitzu/baliabidek: 6 puntu.

–Entitate/zerbitzu/baliabide batek: 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu gehienez.

–Xede-populazioak programaren diseinuan parte hartuz gero: 5 puntu; xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartu behar badu: 3 puntu.

–Gizarte ekintzako entitatea bada: 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen finantzatzen laguntzea: 5 puntu gehienez.

–Guztizkoaren % 10 edo gehiago finantzatzen badu: 5 puntu.

–Guztizkoaren % 10 baino gutxiago finantzatzen badu: 2 puntu.

–Finantzatzen laguntzen ez badu: 0 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu gehienez.

–Entitatearen ibilbide historikoa proiektuekin bat badator: 3 puntu gehienez.

–Baliabideak programarako egokiak izatea: 3 puntu gehienez.

3.5. Boluntarioek parte hartzea: 3 puntu gehienez.

–Programan zertan hartzen duten parte azalduz gero: 3 puntu.

–Badaude baina ez bada azaltzen zertan hartzen duten parte: 1 puntu.

3.6. Lokal publikoak erabiltzea edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu gehienez.

–Lokalak eta baliabide publikoak erabiltzen badira eta/edo partekatzen badira beste elkarte batzuekin: 3 puntu.

–Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen: 0 puntu.

Iragarkiaren kodea: F2304291